Butch Cassidy and the Sundance Kid
Butch Cassidy and the Sundance Kid (euskaraz "Butch Cassidy eta Sundance Kid") 1969ko George Roy Hill estatubatuar zinema zuzendariaren filma bat da.
Bertan Mendebalde Urrunan aski ezagunak ziren Butch Cassidy (Paul Newman) eta Harry Longabaugh "Sundance Kid" (Robert Redford) bidelapurren istorioa kontatzen da, bai eta heuren ustezko Boliviarako ihesaldia ere. Bertan entzun daitekeen Raindrops Keep Fallin' on My Head abestiak sekulako ospea bereganatu zuen.
Filmak lau Oscar Sari irabazi zituen: Argazkigintza onenaren Oscar Saria, Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria, Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria.
2003an Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuaren Liburutegiak Ameriketako Estatu Batuetako Filmen Erregistro Nazionalan bildu zuen, "kulturalki, historikoki, edo estetikoki nabarmena" baitzen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Butch Cassidy (Paul Newman) eta Sundance Kid (Robert Redford) Wyoming estatuan jardun ohi duen bidelapur talde batetako buruzagiak dira, Talde Basatia, alegia. Taldeak ezaugarri nagusi bat du, heuren biktimak ez dituela hiltzen. Butch antolatzailea da, Sundance aldiz ekintza gizona. Halere, garai batean basatia eta legerik gabea zen Mendebalde Urruna zibilizatzen hacia da, eta taldeak tren baten lapurreta egiten ari denean, heuren atzetik doan gizon armatuez osatutako talde batekin topo egiten dute. Butch eta Sundancek mendi, ibai eta herrietan barna heuren jarraitzaileetatik ozta-ozta ihes egitea lortzen dute. Azkenean haiengandik ihes egitea lortzen dutenean, zortez Sundancen neskalaguna den Ettaren (Katharine Ross) etxean babes hartu eta Butchi ideia bat bururatuko zaio: Boliviara joatea.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Paul Newman: Butch Cassidy
- Robert Redford: Sundance Kid
- Katharine Ross: Etta Place
- Strother Martin: Percy Garris
- Henry Jones: Bike Salesman
- Jeff Corey: Bledsoe
- George Furth as Woodcock sheriffa
- Cloris Leachman: Agnes
- Ted Cassidy: Harvey Logan
- Kenneth Mars: Marshal
- Donnelly Rhodes: Macon
- Jody Gilbert: Treneko emakume handikotea
- Timothy Scottas: Berriemalea
- Don Keefer: Suhiltzailea
- Charles Dierkop: Flat Nose Curry
- Pancho Córdova: Bankuko zuzendaria
- Nelson Olmsted: Argazkilaria
Soinu Banda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Sundance Kid
- Raindrops Keep Fallin' on My Head
- Not Goin' Home Anymore
- South American Getaway
- On A Bicycle Built For Joy
- Come Touch The Sun
- The Old Fun City
- Not Goin' Home Anymore (reprise)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1969ko filmak
- George Roy Hillek zuzendutako filmak
- William Goldmanek idatzitako filmak
- Paul Newmanek antzeztutako filmak
- Robert Redfordek antzeztutako filmak
- Katharine Rossek antzeztutako filmak
- Henry Jonesek antzeztutako filmak
- Cloris Leachmanek antzeztutako filmak
- Ted Cassidyk antzeztutako filmak
- Kenneth Marsek antzeztutako filmak
- Sam Elliottek antzeztutako filmak
- Strother Martinek antzeztutako filmak
- George Furthek antzeztutako filmak
- Jeff Coreyk antzeztutako filmak
- Timothy Scottek antzeztutako filmak
- Percy Heltonek antzeztutako filmak
- Don Keeferrek antzeztutako filmak
- Charles Dierkopek antzeztutako filmak
- Paul Bryarrek antzeztutako filmak
- 20th Century Foxek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Argazkigintza onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Jatorrizko abesti onenaren Oscar Sariaren irabazleak
- Western filmak
- Lapurreta filmak
- Ekintza filmak
- Wyomingen girotutako filmak
- Bolivian girotutako filmak
- Zuzendari Onenaren BAFTA saria duten filmak
- Adiskidetasunari buruzko filmak