Cannibal Holocaust
Cannibal Holocaust | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1980 |
Izenburua | Cannibal Holocaust |
Jatorrizko hizkuntza | italiera ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Italia |
Banatze bidea | DVD eta eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | cannibal film (en) , abenturazko filma, aurkitutako metrajea, splatter film (en) eta film dramatikoa |
Iraupena | 96 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Telesaila | Cannibal Trilogy (en) |
Grabazio lekua(k) | New York |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ruggero Deodato |
Gidoigilea(k) | Gianfranco Clerici Ruggero Deodato |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Franco Palaggi |
Edizioa | Vincenzo Tomassi (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Antonello Geleng |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Riz Ortolani |
Argazki-zuzendaria | Sergio D'Offizi (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York eta Hego Amerika |
Argumentu nagusia | Kanibalismoa |
cannibalholocaust.net | |
|
Cannibal Holocaust (euskaraz Holokausto Gizajalea) 1980ko Ruggero Deodato italiar zinema zuzendariaren beldurrezko filma bat da.
Polemika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estreinatu zen garaian sekulako hautsak harrotu eta berarekiko eztabaida handia piztu zuen, bertan agertzen diren gore irudi latzak eta desatseginak, bortxaketa eta kanibalismo eszenak edota eta bortizkeria zela eta, herrialde askotan bere pantailaratzea debekatzera iritsi zirelarik, Italia, Australia eta Erresuma Batua barne. Nahiz eta bortizkeri ugari egon, filma gizakion izaera ankerraren kritika sozialtzat ere jo izan da.
Epaile batek Italiako estreinaldiaren ondoren Deodato zuzendaria atxilotzea agindu zuen. Jende askok Snuff film bat zela uste izan zuen, epaileak barne, bertako protagonistak benetan erailak izan zirela, azkenean Deodatok filmeko aktoreak berrelkartu eta telebistako saio batean aurkeztu beharra izan zituen, jendeak eta epaileak bizi-bizirik zeudela ikus zezaten, ondorioz aske laga zuten.
Filmak garaiko beldurrezko generoko zinemagintzan oihartzun handia izan zuen, adibidez, gerora 1999an The Blair Witch Project filmak izan zuen adina.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lau estatubatuar kazetari gazte Amazoniako oihanaren bihotzean barneratu dira, oraindik kanibalismoa praktikatu ohi duten bertako tribuei buruzko dokumentala egiteko asmoz. Kazetariak desagertu eta inork ez du haiei buruzko albiste gehiagorik izan. Handik bi hilabetera eurei buruzko aztarnak topatzeko erreskate talde bat leku berdinera bidalia izan da, baina bertan topatuko duten gauza bakarra, kazetariek filmatu zuten materiala izan da, hura ikuskatzean haien amaiera latza ikus daitekeelarik.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Robert Kerman: Harold Monroe
- Gabriel Yorke: Alan Yates
- Francesca Ciardi: Faye Daniels
- Perry Pirkanen: Jack Anders
- Luca Barbareschi: Mark Tomaso
- Salvatore Basile: Cacho Losojos
- Ricardo Fuentes: Felipe Ocanya
- Paolo Paolini: New Yorkeko telebistako zuzendaria
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Filmaren webgunea (Ingelesez)
- Cannibal Holocaust filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1980ko filmak
- Ruggero Deodatok zuzendutako filmak
- Gianfranco Clericik idatzitako filmak
- Ruggero Deodatok idatzitako filmak
- Robert Kermanek antzeztutako filmak
- Carl Gabriel Yorkek antzeztutako filmak
- Francesca Ciardik antzeztutako filmak
- Perry Pirkanenek antzeztutako filmak
- Luca Barbareschik antzeztutako filmak
- Salvatore Basilek antzeztutako filmak
- Ricardo Fuentesek antzeztutako filmak
- Lucia Costantinik antzeztutako filmak
- Enrico Papak antzeztutako filmak
- Ruggero Deodatok antzeztutako filmak
- Paolo Paolonik antzeztutako filmak
- Franco Palaggik ekoitzitako filmak
- Italiako filmak
- Beldurrezko filmak
- Italierazko filmak
- Ingelesezko filmak
- 1980ko hamarkadako abentura filmak
- Amerindiarrei buruzko filmak
- Kanibalismoari buruzko filmak
- Bortxaketa eta mendekuari buruzko filmak
- Biziraupen filmak
- Desagertutako pertsonei buruzko filmak
- Ehiztari-biltzaileei buruzko filmak
- Amazonian girotutako filmak
- Zentsuratutako filmak
- Aurkitutako metrajearen eran eginiko filmak
- Lizunkeriari buruzko eztabaidak filmetan