Edukira joan

Cataniako katedrala

Koordenatuak: 37°30′09″N 15°05′18″E / 37.50246°N 15.08821°E / 37.50246; 15.08821
Wikipedia, Entziklopedia askea
Cataniako katedrala
Kokapena
Herrialdea Italia
Eskualdea Sizilia
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Catania
Italiako udalerriCatania
Koordenatuak37°30′09″N 15°05′18″E / 37.50246°N 15.08821°E / 37.50246; 15.08821
Map
Historia eta erabilera
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Archdiocese of Catania (en) Itzuli
IzenaAgata Cataniakoa
Arkitektura
ArkitektoaGiovanni Battista Vaccarini (mul) Itzuli
Estiloaarkitektura barrokoa
Normandiar arkitektura
Ondarea
Kontaktua
HelbideaPiazza Duomo
Webgune ofiziala

Cataniako katedrala, baiata ere Duomo di Sant'Agata, Santa Agatari eskainita, Italia hegoaldeko Siziliako Catania hiriaren erdian dagoen eliza katoliko barrokoa da.

Santa Agataren kapera.

Siziliako geologia dela eta, eliza behin baino gehiagotan eraikia izan da zeren eta lurrikarek eta gertu dagoen Etna sumendiak sarritan kaltetu dute eraikina. Jatorrizko eraikina 1078-1093 urtetan altxatu zen, normandiar estiloan, aurretik erromatarren termak zeuden toki berean. Eraikitzeko agindua Roger I.a Siziliakoak eman zuen, behin hiria Siziliako emirerriari konkistatu ondoren. Hasieran eliza gotortuaren itxura zuen (ecclesia Munita). Kanpandorrea Carmelo Sciuto Patti-ren lana izan zen.

1169an lurrikara batek ia osoa txikitu zuen; bakarrik absideren aldea utzi zuen osoa. Urte berean sute batek eragin zion, bestetik. Dena dela, txikizio handiena 1693ko lurrikarak eragin zion zeren eta erorkinak besterik ez ziren gelditu. Ondoren, barroko estiloan berreraiki zuten. Gaur egun jatorrizko eraikinetik elementu hauek gelditzen dira: gurutzaduraren zati bat, bi dorre eta hiru zirkuluerdiko absideak; abside horiek neurri handi batean laba-harriekin eginak daude, aurretik erromatarren eraikinetatik aterata.

Katedralean Santa Agateren gorpuzkinak gordetzen omen dira.

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Italieraz):Webgune ofiziala.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cataniako katedrala Aldatu lotura Wikidatan