Cecilia Beaux
Cecilia Beaux | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Filadelfia, 1855eko maiatzaren 1a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Gloucester, 1942ko irailaren 17a (87 urte) |
Hobiratze lekua | Pennsylvania |
Familia | |
Ama | Cecilia Leavitt |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Académie Julian (en) Pennsylvania Academy of the Fine Arts (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Tony Robert-Fleury (mul) F.A. Van Der Wielen (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta artista |
Lantokia(k) | Filadelfia eta New York |
Enplegatzailea(k) | Pennsylvania Academy of the Fine Arts (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia |
Mugimendua | American realism (en) |
Genero artistikoa | erretratua |
Eliza Cecilia Beaux (Filadelfia, 1855eko maiatzaren 1a - Gloucester, Massachusetts, 1942ko irailaren 17a) estatubatuar margolaria izan zen.
Aita frantsesa eta ama estatubatuarra zituen. Ama laster hil zen, eta aita Frantziara itzuli zen, eta Cecily amaren aldeko ahaideek hazi zuten. 16 urterekin artea ikasten hasi zen eta 1886an estudio bat ireki zuen Filadelfian. 1888-89an Europan egon zen eta Parisko Julian Akademian prestakuntza handitu zuen.
Filadelfiara itzulita, ospe handia lortu zuen gizarteko lagunak, ahaideak eta pertsonaia garrantzitsuak erretratatuz. 1895ean, Filadekfiako Arte Ederretako Akademiako lehen emakume irakaslea bihurtu zen, eta 1902an, Diseinuko Akademia Nazionaleko kide izendatu zuten. 1900ean New Yorkera joan zen bizitzera. 1906an Massachusetts-eko landa eremuan kokatu zen. 1933an Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademiako kide aukeratu zuten.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Mrs. Robert Abbe (Catherine Amory Bennett) , 1888–89
-
Autoerretratua, 1894
-
Etexaldea duen paisaia, 1888
-
William Henry Howell (1919)
-
Cecil Kent Drinker, 1891
-
Lady George Darwin, 1889
-
Ama eta alaba Cecilia, 1898
-
Mrs. Robert Chapin eta Christina alaba, 1902
-
Neska txikia (1887)
-
Mercier kardinala. 1919
-
Admiral Sir David Beatty. 1920
-
Ameslaria. 1894
-
John Paul Jones. 1906
-
Mrs. Jedidiah H. Richards (Julia Leavitt, Beauxen lehengusina), 1895
-
Georges Clemenceau, 1920
-
Ilunabarreko konfidentzialtasunak, 1888
-
Dorothea eta Francesca, 1898
-
Sarah Allibone Leavitt, 1893–1894
-
Ernesta, Cecilia Beaux 1894