Central do Brasil
Central do Brasil (euskaraz Geltoki Nagusia) 1998ko Walter Salles brasildar zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. Fernanda Montenegro, Vinícius de Oliveira eta Marília Pêra aktoreek antzeztu zuten.
Berlingo Zinemaldian Urrezko Hartza Saria irabazi zuen. Bestalde, Oscar Sarietarako bi izendapen ere jaso zituen: Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria eta Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Fernanda Montenegro).
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rio de Janeiro hirian, Geltoki Nagusiko igarobide itogarrietan, iraganean irakasle izandako eta Dora izeneko emakumeak analfabetoei gutunak idazten bizia ateratzen du. Bakardadeak eta oztopoek gaindituz zaildua, Dora inguruan duenari buruz hotz eta axolagabea bilakatu da. Halere, autobus batek bere bezeroa den emakume bat geltokiko irteeran jo eta hiltzen duenean, hirian bakar-bakarrik gelditu den haren semeaz arduratu eta Brasilgo ipar-ekialdeko urrutiko eremu batean bizi den aitaren etxera eramaten saiatuko da.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Fernanda Montenegro: Isadora "Dora" Teixeira
- Vinícius de Oliveira: Josué Fontenele de Paiva
- Marília Pêra: Irene
- Soia Lira: Ana Fontenele
- Othon Bastos: César
- Otávio Augusto: Pedrão
- Stela Freitas: Yolanda
- Matheus Nachtergaele: Isaías Paiva
- Caio Junqueira: Moisés Paiva
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Central do Brasil filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Portugesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1998ko filmak
- Walter Sallesek zuzendutako filmak
- Walter Sallesek idatzitako filmak
- Fernanda Montenegrok antzeztutako filmak
- Matheus Nachtergaelek antzeztutako filmak
- Robert Redfordek ekoitzitako filmak
- Walter Sallesek ekoitzitako filmak
- Urrezko Hartzaren irabazleak
- Brasilgo filmak
- Road movie filmak
- Drama filmak
- Brasilen girotutako filmak
- 1990eko hamarkadan girotutako filmak
- Portugesezko filmak
- Atzerriko hizkuntzako film onenaren Urrezko Globo saridunak