Charles de Broqueville
Charles Marie Pierre Albert, Broquevilleko kondea (Postel, 1860ko abenduaren 4a - Brusela, 1940ko irailaren 5a) belgikar politikaria izan zen. Belgikako lehen ministroa izan zen 1911tik 1918ra eta 1932tik 1934ra.
1892an hautatu zuten lehen aldiz diputatu. Alderdi Katolikoko burua izan zen eta 1911n lehen ministro izendatu zuten. Herrialdeko lehen ministroa izan zen Lehen Mundu Gerran eta Alemaniak Belgika inbaditu zuenean. Belgikako gobernua erbestean kokatu zen Le Havren.
Aliatuekin erabateko aliantza egiteari uko egin zion eta horregatik Alberto I.a erregeari aurre egin zion. Gobernuan zuen boterea ahuldu egin zen horregatik, eta 1918ko maiatzean dimititu behar izan zuen.
Mugimendu flandestarrari kontzesioak egitearen aldekoa izan zen, Belgikaren batasuna epe luzera ziurtatzeko.
Bigarren aldiz izan zen lehen ministro 1932tik 1934ra.