Ciudad Realgo geltokia
Ciudad Real | |
---|---|
Hurrengo trenak | |
Kokapena | |
Udalerria | Ciudad Real, Espainia |
Geltokiaren datuak | |
Kodea | 37200 |
Irekiera | 1992ko apirilaren 12a |
Zerbitzuak | |
Aldageltokia | |
Nasak | 3 |
Trenbideak | 7 |
Jabea | ADIF |
Eragilea | Renfe Operadora |
Ciudad Real Gaztela-Mantxako Ciudad Realgo probintziako tren geltoki bat da, Ciudad Real udalerrian kokatuta dagoena.
Egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geltokia honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:
- Madril — Sevilla: 170,748 kilometro-puntua
- Manzanares — Ciudad Real: 262,000 kilometro-puntua
- Ciudad Real — Badajoz: 175,000 kilometro-puntua
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ciudad Realgo egungo geltokira Madril — Sevilla burdinbidearekin Andaluziarako sarbidea errazteko ideiaren ondorioz eraiki zen, 1980ko hamarkadan planteatu zen proiektua. Ordura arte hiriko hiriburuan tren geltoki zaharra martxan egon zen, jatorriz Madriletik Zaragoza eta Alacanterako Burdinbide Konpainiak eraikia eta 1880an inauguratua. RENFEren esku geratu zen 1941ean, zabalera iberiarreko trenbideak nazionalizatu ondoren.[1]
1991n, trenbide geltoki berri bat eraikitzen hasi ziren Ekialdeko Errondan, Espainian eraikitako abiadura handiko lehen linea hartzeko: Madril — Sevilla. Barrutia, urtebete beranduago inauguratu zen, 1992ko apirilaren 12an, bertan, nazioarte zabalerako trazatu berria eta hirira iristen ziren zabalera iberiarreko lineak sartuz. 1992ko urrian, Madril-Ciudad Real-Puertollano zerbitzua egiten zuten AVE anezka trenak zerbitzuan jarri ziren.
2004ko abenduaren 31tik Renfe Operadora enpresak dauden lineak ustiatzen ditu eta Adif da tren-instalazioen titularra.
Geltokia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraikina, 1992an eraikia, hiru altuerako egitura zabal bat da, gorputz triangeluar batez eta luzera ezberdineko alboko bi eranskinez osatuta dagoena. Ezkaratz handi bat du, piramide formako argizulo luze batez estalia. Informazio-guneak, txartelen salmenta, makinak, komunak eta hainbat merkataritza-lokal ditu, besteak beste, kafetegiak eta jatetxeak, opari-dendak, turismo-informaziorako guneak, autoak alokatzeko enpresak eta banku-zerbitzuak.[2]
Nasetarako sarbidea, albo batekoa eta erdikoa, eskailera mekanikoei esker egiten da nagusiki, horiek plataforma goratu baten gainean baitaude. Nazioarteko zabalerako lau bide (bi nasarako sarbiderik gabe) eta zabalera iberikoko hiru bide ditu. Azken horien berezitasuna terminalak izatea da, eta, ondorioz, beren ibilbidearekin jarraitu nahi duten ohiko trenek beren martxa alderantzikatu behar dute. Hori ez da gertatzen abiadura handiko trenekin, abiadura handiko lau trenbideak igarobideak baitira.
Kanpoaldean hainbat aparkaleku ditu, baita taxien eta hiriko autobusen geltokiak ere.
Zerbitzuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «FCMAF - Estaciones de paso -> Ciudad Real» www.fcmaf.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-16).
- ↑ «Ciudad Real (Est.) :: © EuroFerroviarios ® :: El Punto de Encuentro de los Trabajadores Ferroviarios» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2021-01-16).