Craigmillar gaztelua
Craigmillar gaztelua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Edinburgoko Hiria |
Koordenatuak | 55°55′33″N 3°08′27″W / 55.9257°N 3.14089°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1300(e)ko hamarkada |
Jabea | Historic Environment Scotland (en) |
Kudeatzailea | Historic Environment Scotland |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Craigmillar Castle, Craigmillar Castle Rd, Edinburgh EH16 4SY |
Webgune ofiziala | |
Craigmillar gaztelua', Eskoziako Edinburgh hiriburuko Erdi Aroko gaztelu baten hondakina da, hiriaren hegoaldeko Craigmillar auzunean dagoena.
XII. mendean David I.a Eskoziakoak Craigmillarreko lursailak Dunfermlineko abadiako fraideei eman zizkien. 1374ko ondorengo dohaintza batean, Roberto II.a Estuardok lursailak, Simon Preston, Midlothiango sheriffari eman zizkion, eta 1425an haren iloba George Prestonek gazteluaren gunea den dorre nagusia eraikitzen hasi zen.
Gaztelu hau historikoki Maria I.a Eskoziakoari estuki lotua dago, erregina honek Jakue I.a Ingalaterrakoa izango zena erditzean, gaixotu eta 1566ko azaroaren 20ean Craigmillarrera joan zen, bertan osaketaldia igaroz. Jada osatua, urte bereko abenduaren 7an, Craigmillarko Ituna jazo zen, honetan, Mariak ezagutza zuen ezezaguna den arren, haren senar Henrike Estuardoaren erailketa erabaki zen.