Dorothy L. Sayers
Dorothy Leigh Sayers (Oxford, 1893ko ekainaren 13a – Witham, 1957ko abenduaren 17a), Erresuma Batuko emakume idazle eta itzultzaile ospetsua izan zen. Hizkuntza klasikoak zein garaikideak ikasi zituen. Dante Alighieriren obran espezialista izan zen. Batez ere bere eleberri eta ipuin poliziakoei esker ezagutzen da. Kristaua izan zen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sayers, alaba bakarra, 1893an Oxforden jaio zen. Aita, Henry Sayers agurgarria, Christ Church elizaren tituluduna eta Choir School-aren zuzendaria zen. Horri esker Dorothyk kultura klasikoa gaztetik ezagutu zuen: sei urtekin latina ikasten hasi zen. 1912an, Dorothyk Somerville Collegen beka bat hizkuntzak eta Erdi Aroko literatura ikasteko eskuratu zuen. 1915ean ohorezko matrikularekin ikasketak burutu zituen; une hartan emakumeek ezin zuten unibertsitate tituluak izan eta urte batzuk itxaron behar izan zuen berea eskuratzeko. Sayersek feminismoaren ikuspuntuak defenditzen zituen.
1916an bere lehen liburu argitaratu zuen, poesia lan bat (Opus I). Lehen Mundu Gerra hasi aurretik Normandian lan egin zuen. 29 urte zituelarik, Sayers John Cournos eleberrigilearekin maitemindu zen baina harremana gaizki bukatu zuen. Maitasun galdua gainditzeko Bill White hasi zen eta haurdun gelditu zen. White haserretu zen eta Sayersek haurra ezkutuan erditu zuen. Semea, John Anthony, 1924ko urtarrilaren 3an jaio zen. Bere bi senide, Amy eta Ivy Shrimpton bizitza ateratzeko utzitako haurrak jasotzen zituzten eta Dorothyk semea haien eskuetan utzi zuen. 1922tik 1931ra S. H. Benson's publizitate agentzian lan egin zuen.
1926an Dorothy Oswald Arthur "Mac" Fleming kazetari eskoziarrarekin ezkondu zen. Ordurako detektibeei buruzko lehenengo bi liburu plazaratuta zituen. "Mac"ek dibortziatu zegoen eta bi seme zituen. Familia berriaren lehenengo urteak onak izan ziren; Macek ere Dorothyren semea onartu zuen baina inoiz ez zen beraiekin bizi. Zoritxarrez egoera okertu zen: senarrak osasun txarra zuen batez ere Lehen Mundu Gerran borrokatu izanagatik.
Sayers C.S. Lewisen adiskidea zen eta harekin Inklings taldearen bilera batzuetara joan zen; modu batez, taldeko emakume bakarra izan zen. Beste idazleekin ere harremanak izan zituen: T. S. Eliot, Agatha Christie, G. K. Chesterton.
Mac Fleming 1950ean hil zen, John Anthony Fleming 1984an, 60 urte zituelarik años, eta Dorothy L. Sayers, 1957an, iktus baten ondorioz, 64 urte zituelarik.[2][3]
Publizitatea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere lanek oihartzun handia izan zuten. John Gilroy publizitate-eragilearekin batera "The Mustard Club" for Colman's Mustard eta Guinnessen "Zoo" sortu zituen. Horietako batzuk oraindiki-orain erabiltzen dira, esaterako Guinnnessen iragarkietan agertzen den tukan ospetsua; azken honeki batera Sayersek lema hau sortu zuen:
« | If he can say as you can Guinness is good for you, How grand to be a Toucan Just think what Toucan do. |
» |
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lord Peter Wimsey sailaren eleberriak eta narrazio laburrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Whose Body? (1923)
- Clouds of Witness (1926)
- Unnatural Death (1927)
- The Unpleasantness at the Bellona Club (1928)
- Lord Peter Views the Body (1928) (12 narrazio)
- Strong Poison (1930)
- The Five Red Herrings (1931)
- Have his Carcase (1932)
- Hangman's Holiday (1933) (12 narrazio, 4 Lord Peter-en sailekoak)
- Murder Must Advertise (1933)
- The Nine Tailors (1934)
- Gaudy Night (1936)
- Busman's honeymoon (1937)
- In the Teeth of the Evidence (1939) (18 narrazio, 4 Lord Peter-en sailekoak)
Beste dektetibe-lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Documents in the Case (1930) Robert Eustacerekin batera idatzita
- The Floating Admiral (1931) (Detection Clubeko partaide batzuekin idatzita, egile bakoitzak kapitulu bat)
- Ask a Policeman (1933) (Detection Clubeko partaideekin idatzita)
- Double Death: a Murder Story (1939) (Detection Clubeko partaideekin idatzita)
- The Scoop eta Behind the screen (1983) (The Listenerren jatorriz argitaratuta (1931) eta (1930), biak Detection Clubeko partaideekin idatzita)
- Crime on the Coast eta No Flowers by Request (1984) (Detection Clubeko partaideekin idatzita. Sayersek bigarrenean hartu zuen parte, jatorriz Daily Sketchen argitaratuta (1953))
Itzulpenak eta Danteri buruzko komentarioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Divine Comedy: Hell ISBN 0-14-044006-2
- The Divine Comedy, Part 2: Purgatory ISBN 0-14-044046-1
- The Divine Comedy of Dante Alighieri: The Florentine/Cantica III: Paradise (completed by Barbara Reynolds) ISBN 0-14-044105-0
- Introductory Papers on Dante: Volume 1: The Poet Alive in His Writings
- Further Papers on Dante Volume 2: His Heirs and His Ancestors
- The Poetry of Search and the Poetry of Statement Volume 3: On Dante and Other Writers
Saiakerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mind Of The Maker (1941) ISBN 0-8371-3372-6
- Unpopular Opinions (1947)
- Are Women Human? ISBN 0-8028-2996-1
- Creed or Chaos?:Why Christians Must Choose Either Dogma or Disaster (Or, Why It Really Does Matter What You Believe) ISBN 0-918477-31-X
- Sayers on Holmes ISBN 1-887726-08-X
- The Whimsical Christian ISBN 0-02-096430-7
Gutunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi bilduma argitaratu dira. Barbara Reynolds-ek prestatu zituen.
- The Letters of Dorothy L. Sayers: 1899-1936: The Making of a Detective Novelist ISBN 0-312-14001-0
- The Letters of Dorothy L. Sayers: 1937-1943, From Novelist to Playwright ISBN 0-312-18127-2
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):The Dorothy L. Sayers Societyren webgunea.
- 1893ko jaiotzak
- 1957ko heriotzak
- Ingalaterrako eleberrigileak
- Ingalaterrako saiakeragileak
- Ingalaterrako itzultzaileak
- Ingalaterrako antzerkigileak
- Ingalaterrako idazleak
- Inklings
- Polizia eleberriko idazleak
- XX. mendeko emakume idazleak
- Kristau idazleak
- Publizitate-eragileak
- Ingalaterrako anglikanoak
- Emakume eleberrigileak
- Gaixotasun kardiobaskularrek hildakoak