Eduardo García de Enterría
Eduardo García de Enterría y Martínez-Carande (Ramales de la Victoria, Kantabria, Espainia, 1923ko apirilaren 27a - Madril, 2013ko irailaren 16a) legegizona eta abokatua izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzenbide-ikasketak egin zituen Bartzelonako eta Madrilgo unibertsitateetan. 1957an, Valladolideko Unibertsitateko zuzenbide-katedra eskuratu zuen, eta Madrilgo Complutense Unibertsitateko katedraduna da 1962az gero. 1978an, Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Epaitegiko epaile izendatu zuten, eta, zeregin horrekin batera, Gobernuaren aholkulari gisa jardun zuen 1979tik 1986ra, UCD eta PSOE alderdiak gobernuburu zirela. Legegintzaldi haietan, estatuaren lurralde-antolaketa arautzeko zenbait lege idazten eta eratzen parte hartu zuen, 1978ko Espainiako Konstituzioak agintzen zuenari jarraituz; esate baterako, Autonomien Legea sortu zuen. 1988an, Zuzenbide eta Ekonomiako Madrilgo Eskola Librea sortu zuen, Enrique Fuentes Quintana katedradunarekin batera.
Lan horietaz gainera, ikerketa-lan garrantzitsuak egin ditu. Zuzenbide administratiboari buruz osatutako teoriek eragin handia izan dute Espainian eta, bereziki, Latinoamerikan. Estatuko eta atzerriko hainbat unibertsitatetan eman ditu eskolak, eta liburuak idatzi ditu zuzenbide administratiboari buruz, besteak beste, Curso de Derecho Administrativo. 1970ean, Real Academia de Jurisprudencia y Legislación erakundeko kide izendatu zuten, eta, 1994an, berriz, Real Academia Españolakoa. 1984an, Gizarte Zientzietako Asturiasko Printzea saria eman zioten.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]30 liburu baino gehiago idatzi ditu, tartean Tomás Ramón Fernándezekin batera idatzitako eta bi liburuki dituen Curso de Derecho Administrativo, zuzenbide-ikasle belaunaldi askok ikasia.
Beste lan nabarmenak honakoak dira:
- Revolución Francesa y Administración contemporánea
- Legislación delegada, potestad reglamentaria y control judicial
- Las formas comunitarias de propiedad forestal y su posible proyección futura
- La administración española
- La lengua de los derechos
- La lucha contra las inmunidades del Poder en el Derecho administrativo
- La batalla por las medidas cautelares
- Código de las Leyes Administrativas
- La responsabilidad patrimonial del Estado legislador en el Derecho español
- Democracia, jueces y control de la Administración
- La Constitución como norma y el Tribunal Constitucional
- Los principios de la nueva Ley de Expropiación Forzosa
- La responsabilidad patrimonial del Estado legislador en el Derecho español
- Legislación delegada, potestad reglamentaria y control judicial
- Código de la Unión Europea
- Las transformaciones de la justicia administrativa
- Hamlet en Nueva York: Autores, Obras, Paises. Escritos Literarios
- de Montañas y Hombres
- Fervor de Borges
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.