Els Segadors
Els Segadors | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1899 |
Izenburua | Els segadors |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | katalana |
Tonoa | mi minor |
Hitzak | Emili Guanyavents (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Francesc Alió (en) |
Els Segadors | |
---|---|
Herrialdea | Katalunia |
Euskaraz | Segalariak |
Hitzak | Emili Guanyavents, 1899 |
Musika | Francesc Alió, 1893 |
Onarpen data | 1993 |
Multimedia |
Els segadors (euskaraz Segalariak) Kataluniako ereserki ofiziala da, eta XVII. mendeko Segalarien Gerran (Guerra dels Segadors) dauka jatorria. Gaur egungo letra Emili Guanyavents-ena da, 1899koa.
Manuel Milà i Fontanals idazle eta filosofoak 1882an jada bilduak zituen ahozko tradizioaren elementuak darabiltza. Bertsio musikala Francesc Alió-rena da, 1892an melodia dagoeneko existitzen zen abestira egokituz konposatu baitzuen. Ereserkiaren atzean, 1640ko Kataluniako altxamenduan jaiotako antzinako abesti bat ikus daiteke: Felipe IV.a Austriakoaren aurkako katalanen gudua, non nekazariek zenbait gertaera garrantzitsu burutu zituzten.
Ereserkiak herriaren askatasuna defendatzeko deialdi bat egiten du.
1993ko otsailaren 25ean, Kataluniako Parlamentuaren lege batekin, Els Segadors Kataluniako ereserki deklaratua izan zen. 2006ko Autonomia Estatutuko 8.1 artikuluak dio: Kataluniak, 1 artikuluan nazionalitate lez definitua, ikur nazionaltzat bandera, jaieguna eta ereserkia ditu. 8.4 artikuluak xedatzen du: Kataluniako ereserkia «Els Segadors» da.
Soinu-erregistroa 1994ean izan zen burutua eta jendarteratua.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hogeita Hamar Urteko Gerra piztu zenean, 1618. urtean, aurrenean zergati erlijiosoak zirela medio (arrazoi politiko eta ekonomikoak ere nahasten diren arren), Filipe IV.a Austriakoak, Espainiako errege zela, derrigorturik hartu zuen parte, Habsburg-en dinastiako enperadore alemaniarrarekin zuen senidetasunagatik.
Baina guduek dirua balio dute, eta hain gerra luze batek errege-altxortegia xahutzen du. Orduan da Kataluniak gizonak eta dirua ere aportatzea nahi den unea. Horrek herritar katalanen arbuio eta haserre handia sortu zuen, zeinak tropa inperialei harrera egitera behartuta zeuden muga espainiarra frantsesen erasoetatik babesteko.
Filipe IV.aren lehen ministroa zen Olivares konde-dukearen jokabideek izugarrizko ezinikusia sortu zuten herri katalanarengan, eta bere soldaduen bortizkeria eta neurrigabekeriengatik herri asko matxinatu egin ziren. 1640ko Corpus Christi egunean, Bartzelonan, "Odolezko Corpusa" (Corpus de Sang) izeneko segalarien matxinadari ekin zitzaion, Generalitat-a eta kontseilari-burua, Pau Claris, aldeko zituela.
Segalarien Gerratik, geroago Kataluniako ereserki eta kataluniar nortasunaren sinbolo bilakatu den musika kontserbatu da, Els Segadors.
Testu hedatuenak bi izan dira, historikoa eta Emili Guanyavents-ena. Lehenengoa Milà i Fontanls-ek 1882an argitaratu zuen bere Romancerillo Catalán liburuan, eta, lehenengo edizio musikalean, Francesc Alió-k Cançons populars catalanes (Kantu katalan herrikoiak) bilduman. Bigarrenak, bietatik politikoenak eta aldarrikatzaileenak, Unió Catalanista talde politikoak antolatutako lehiaketa bat irabazi zuen 1899an eta polemika publiko eta periodistiko gartsua piztu zuen. Emili Guanyavents-en egokitzapenarekin, Segalarien jatorrizko letra sinplifikatu egin zen sei estrofak hirura murriztuz, eta hauexek dira gaur egun abesten direnak.
Ereserki nazional katalanaren atonketa askoen artean, agian hedatuenak eta ezagunenak hurrengo hauek dira: Francesc Pujol-ena, koblarako; Joan Lamote de Grignon-ena, bandarako; eta Josep Viader-en harmonizazio korala. Oraintsu koru eta orkestra sinfonikorako bertsio bat egin da, Antoni Ros Marbà-ren eskutik.
Hitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Catalunya triomfant, Bon cop de falç, Bon cop de falç, Ara és hora, segadors. Bon cop de falç, Bon cop de falç, Que tremoli l'enemic Bon cop de falç, Bon cop de falç, |
Katalunia garaile, Igitai zartada ona, Igitai zartada ona, Orain da ordua, segalariak. Igitai zartada ona, Igitai zartada ona, Egin beza dardar etsaiak, Igitai zartada ona, Igitai zartada ona, |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]