Eneko Belitz Gebarakoa (7. kondea)
Eneko Belitz Gebarakoa (7. kondea) | |||
---|---|---|---|
1626 - 1628 | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Íñigo Vélez de Guevara y Tassis | ||
Jaiotza | Gatzaga Buradon, 1566 (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea | Araba, Euskal Herria | ||
Heriotza | Madril, 1644ko urriaren 31 (77/78 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Pedro Vélez de Guevara | ||
Seme-alabak | |||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | diplomazialaria |
Eneko Belitz Gebarakoa Tassis, zazpigarren Oñatiko kondea eta Villamedianako kondea (Gatzaga Buradon, 1566 – Madril, 1644ko urriaren 31a) euskal herritar politikari eta diplomatikoa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aita Petri Belitz Gebarakoa, Buradon Gatzagako jauna, eta ama Maria Tassiskoa, Raimundo Tassiskoaren alaba (1515-1579), zituen. Petri Belitz Gebarakoaren alaba zen Katalina ezkondu zenean Oñatiko konde ezkontide bihurtu zen, emaztearen neba bakarra Ladron Belitz Gebarakoa Doverren 1588an Ingalaterrako armada borrokatzen ari zuela hil zelako. Era berean, 1622an Madrilean Joanes Tassiskoa, bere lehengusua eta Villamedianako kondea, hil zenean, bere tituluak ere jarauntsi zituen.
Eneko Filipe III.a Espainiakoaren gortean izan zen eta Flandriako gudetan hartu zuen parte, non preso hartu zuten. Diplomatiko munduan Espainiako enbaxadore izan zen Aulki Santuan, Savoian, Hungarian eta Vienan. Bertan Matias I.a Habsburgokoari lagundu zion Fernando II.a Habsburgokoa enperadore berria izan zedin eta honi Wallensteinen aurka.
Madrilen Filipe IV.aren balido izatekotan izan zen, baina honek Gaspar Guzmán, Olivaresko konde-dukea, nahiago zuen.
1644an hil zen Madrilen eta San Filipe elizan lurperatu zuten.
Seme-alabak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Katalina Belitz Gebarakoarekin batera bederatzi seme-alabak izan zituen:
- Petri, Milanon zaldi-istripu baten ondorioz hilda.
- Joanes, erlijioan sartuta.
- Eneko (1597–1658), 1648 eta 1653 artean Napoliko erregeordea.
- Filipe Emmanuel, 1642an Perpignanen eroria.
- Beltran, Monterealeko markesa eta Sardiniako erregeordea
- Maria Ana, Musoccoko printzea eta Melzoko markesa zen Antonio Maria († 1678) ezkondu zuena.
- Maria Angela, moja
- Katalina, moja
- Ana Maria, moja