Edukira joan

Eneko Irigarai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eneko Irigarai
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1936 (87/88 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna

Eneko Irigarai (Donostia, 1936) ETAko sortzaileen artean gazteena izan zen. 1965ean iritsi zen Aljerrera. Aljeria independizatu berria zen, eta mundu osoko liberazio mugimenduek ordezkaritza zuten han. Baita ETAk ere. Eneko Irigarai izan zen ordezkaritza horren arduraduna, 11 urtez eta gehienbat horregatik da ezaguna ETAn[1].

Iniziatiba handikoa izan zen, marxista goiztiarra eta heterodoxo samarra, ez zuten inoiz atxilotu; ez zuen espetxerik zapaldu, eta 1961ean erabaki zuen muga igarotzea, falangistaz beteta Donostiara zihoan trenaren kontrako atentatuaren ondoren jendea atxilotzen hasi zirenean, baina Iparraldean ere ez zuen iheslari paperik eskatu, eta Espainiako pasaportearekin jarraitu zuen eta jarraitu du geroztik ere, bizitzen egon den lekuetan egoiliar gisa lan eginez.

1965eko martxoan iritsi ziren Aljerrera Eneko Irigarai eta Julen Madariaga, ihesi, Frantziako estatutik kanporatu eta sei hilabeteko espetxe zigorra jaso ondoren. Aljeriak independentzia lortu berria zuen, eta mundu osoko liberazio mugimenduek ordezkaritzak zituzten han. Eneko Irigaraik han eman zituen ondorengo hamaika urteak, ETAren ordezkaritzaren kargu. Hala, bada, haren eskua ezinbestekoa izan zen erakundeak nazioartean izan zuen proiekzioan ETAren lehenengo urteetan[2].

60. hamarkadaren amaieran ETA utzi eta Ipar Euskal Herrian bizitzera geratu zen. 70. urteko hasieran EIAren sorreran parte hartu zuen.

Alarguna da eta hiru alaba eta bost biloba ditu.

2018an Joxean Agirre Odriozolak haren biografia idatzi zuenː "Eneko Irigarayː Aljeriar konexioa. ETAren sortzaile baten ibilerak[3]. Bertan, Enekok esandako pasarte asko idatzita daude.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]