Ermanno Olmi
Ermanno Olmi (Bergamo, 1931ko uztailaren 24a - Asiago, 2018ko maiatzaren 7a) italiar zinema zuzendari eta gidoilaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Olmi nekazari familia baten barruan jaio eta hazi zen, eta, bi urte besterik ez zuela, Milanera joan zen bizitzera.[1]
1958an zuzendu zuen lehenengo filma, Il tempo si è fermato, eta hiru urte geroago Il posto zuzendu zuen. 1963an, berriz, Cannesko Zinemaldian hartu zuen parte, I fidanzati lanarekin. Lan horrek egin zuen ezagun Olmi nazioartean, eta haren zinemaren ezaugarri nagusiak finkatu zituen. Izan ere, gizarteak baztertutakoetan jarri zuen sarritan mira.[1]
1978an bere maisulanetako bat estreinatu zuen: L'albero degli zoccoli. Lan horrekin Urrezko Palma irabazi zuen Cannesen, eta baita Donatello eta Cesar sariak ere.[1]
Hamarkada bat geroagokoa da La leggenda del santo bevitore, Joseph Rothen testu autobiografiko batean oinarritutako filma. Lan horrekin Urrezko Lehoia eskuratu zuen Veneziako Zinemaldian.[1]
Orduz geroztik, Il mestiere delle armi (2001), Tickets (2005), Centochiodi (2007) eta Torneranno i prati (2014) zuzendu zituen.[1]
2008an Veneziako Zinemaldiak ibilbidea aitortu zion Urrezko Lehoi batekin.[1]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzendaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Il tempo si è fermato (1958)
- Il posto (1961)
- I fidanzati (1963)
- E venne un uomo (1965)
- La cotta (1967) (TV)
- Racconti di giovani amori (1967) (TV)
- Un certo giorno (1969)
- I recuperanti (1969) (TV)
- Durante l'estate (1971)
- La circostanza (1974)
- Alcide De Gasperi (1974)
- L'albero degli zoccoli (1978)
- Camminacammina (1982)
- Lunga vita alla signora! (1987)
- La leggenda del santo bevitore (1988)
- Il segreto del bosco vecchio (1993)
- Genesi: La creazione e il diluvio (1994) (TV)
- Il mestiere delle armi (2001)
- Cantando dietro i paraventi (2003)
- Tickets (2005) - Abbas Kiarostami eta Ken Loachekin batera
- Centochiodi (2007)
- Il villaggio di cartone (2011)
- Torneranno i prati (2014)
Ekoizlea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ne touchez pas la hache, Jacques Rivettek zuzendua (2007)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ermanno Olmi |
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |