Eslalom
Eslaloma eski norgehiagoka da, pista batetik, elurretan jarrita dauden hainbat zutoin sigi-sagan saihestuz, ahalik lasterrena jaistean datzana.[1] Hitza Morgedal eta Seljord inguruetako norvegierazko "slalåm" hitzetik dator: "sla" (euskaraz: «malda gutxiko mendi-hegal») eta "låm" (euskaraz: «eski-pista») hitzen loturan sortua.[2] Eski modernoaren asmatzaileek zailtasunaren arabera sailkatu zituzten pistak. Oraindik pistarik desafiatzaileenetan beren burua probatu ezin zuten haurrek Telemarken erabilitako bidezidorra zen Slalåm.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibilbide bat egiteko, ate batzuk jarri behar dira, haga gorri eta urdinen txandakako pareez osatuak. Eskiatzailea atea osatzen duten bi hagen artetik igaro behar da, bi eskien puntak eta eskiatzailearen oinak hagen artetik pasatzen direla. 55-75 ate ditu gizonentzat eta 40-60 ate emakumeentzat. Gizonen eremu baterako desnibel bertikala 180 m-tik 220 m-ra bitartekoa da, eta pixka bat txikiagoa emakumeentzat.[3]
Gizonezkoen Munduko Kopako podiumak eslalom modalitatean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen gizonezkoen Munduko Kopako podiumak 1967tik aurrera.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. Eslalom. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..
- ↑ Kunnskapsforlagets idrettsleksikon. Oslo: Kunnskapsforlaget, 273 or..
- ↑ (Ingelesez) Slade, Daryl. (1988-2-12). «Alpine evolution continues» Star-Banner (Ocala (FL)): 4E..
- ↑ (Ingelesez) wintersport-charts.info. Winter Sports Chart - Alpine Skiing. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |