Edukira joan

Espartxoko zubia

Koordenatuak: 43°18′20″N 1°57′43″W / 43.30569°N 1.96194°W / 43.30569; -1.96194
Wikipedia, Entziklopedia askea
Espartxoko zubia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′20″N 1°57′43″W / 43.30569°N 1.96194°W / 43.30569; -1.96194
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1910
Arkitektura
Gurutzatzen duUrumea

Espartxoko zubia[1] edo Txomineneko zubia Gipuzkoako Donostia hiriburuko Txominenea auzoan dagoen zubi bat da, Loiola eta Martutene auzoen artean. Loiolako koarteletik eta Loiolako geltokitik hurbil dago.

Zubi honi aspaldidanik bertako baserritarrek Espartxoko zubia izenez deitu izan dute. Txominenea auzoa eratu zenetik Txomineneko zubia edota Txomineko zubia ere deitzen dute, hiritar jatorrikoek batez ere. Beste izen batzuk Kuartelatzeko zubia (Loiolako kuartelaren aurrealdeko Kuarteleko zubiari kontrajarria) eta Puente de La Casera («La Casera zubia») dira. Azken izen hori oso erabilia da gaztelania hiztunen artean, eta La Casera gaseosa enpresak ondoan zuen biltegitik datorkio.

Zubia izena ematen dion Espartxo baserriaren alboan dago (garai batean baserria nahiz zubia bera ere Altza udalerrian zeuden). Urumea ibaia zeharkatzen du, hain zuzen ere, Kristobaldegi bidea eta Uba bidearen artean (Ubako baselizara doan bidea).

Zubia 1910an eraiki zen eta handik iragaten zen bidea Mesedetako Andre Mariaren eritetxera zihoan. Errepidea, hasieran, Urumea gainetik igarotzen da, hormigoizko habez eginiko zubi polit batetik. Eritetxearen kontura eraiki zuten. Gaur egun konponketa beharrean dago, ez baitago halako zirkulazio handiari eusteko egina.[2]

1934an Altzako udalerria Donostia hirira auzo gisa gehitu zen, ondorioz udalerrien arteko muga berrien ezarketa burutu zen, zubi honen eskuinaldean udalerrien arteko 2. zenbakidun mugarria zela egiaztatu zelarik, hain zuzen ere Altza, Loiola eta Martutene auzoen arteko muga).[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Donostiako zubien izenak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren webgunean.
  2. VI. Zubiak. Loiolan...
  3. Puente de Espartxo. Donostiako Udala (Gaztelaniaz)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]