Edukira joan

Estaltze

Wikipedia, Entziklopedia askea

Estaltze delitu baten ikerketa oztopatzen duen jarduera da. Delitua egiten duenari estaltzaile edo estalgile diote. Legez kontrako jarduera denez, estatu edo herrialde bakoitzaren lege kodearen arabera delitutzat jo eta zigortua ere izan liteke.

Espainiako Zigor Kodeak honela zehazten du 451. artikuluan:

« Sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio delitu egin dela jakinda eta delitu horretan egile edo sopikun gisa parte hartu gabe, delitu hori gauzatu eta gero modu hauetako batean esku hartzen duenari:
  1. Berarentzat irabazia lortzeko asmorik gabe, egile edo sopikunei laguntza ematen dienari, horiek delituaren probetxu, ekoizkin edo preziotik onura atera dezaten.
  2. Delitu baten gorputza, efektuak edo tresnak ezkutatu, aldatu edo deuseztatzen dituenari, delitu horren ezagutarazpena eragozteko.
  3. Delitu baten ustezko erantzuleei laguntza ematen dienari agintaritza zein beraren agenteen ikerketa saihesteko, edo horien bilaketa edo harrapaketatik ihes egiteko, hurrengo inguruabarren bat gertatzen bada:
a) Egitate estalia traizioa edo Erregearen, beraren edozein aurrekoren nahiz ondorengoren giza hilketa bada; Erregina-ezkontidearen edo Erreginaren ezkontidearen giza hilketa bada; Erregeordearen, Erregeordetzaren kide baten edo Koroaren printze jaraunslearen giza hilketa bada; genozidioa, asaldaketa, terrorismoa edo giza hilketa bada.
b) Ahalbideratzaileak funtzio publikoez abusatuz jarduten badu. Kasu horretan, zigor askatasun-gabetzaileaz gain, enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ezarriko da, bi urtetik lau artekoa, delitu estalia astuntasun txikiagokoa bada, eta erabateko desgaikuntza ezarriko da, sei urtetik hamabi artekoa, delitu estali hori astuna bada.
»


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zuzenbidea Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.