Edukira joan

Fania Lewando

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fania Lewando

Bizitza
JaiotzaWłocławek, 1888
Herrialdea Polonia
 Lituania
Heriotza1941 (52/53 urte)
Jarduerak
Jarduerakcooking researcher (en) Itzuli

Fania Lewando (yiddishez: פֿאַנני לעװאַנדאָ), jaiotzez Fiszelewicz, (Włocławek, 18881941) judu jatorriko poloniar-lituaniar sukaldari, nutrizionista eta sukaldaritzako liburuen egilea izan zen[1][2]. Dieto-Jarska Jadłodajnia jatetxe begetarianoa zuzendu zuen Vilniusen eta 1938an yiddishazko lehen errezeta-liburu begetarianoa idatzi zuen[3][4][5].

Ṿegeṭarish-dieṭisher kokhbukh liburuaren azala

Haim Efraim Fiszelewicz arrain-saltzailearen eta Esther-Malakalah Stulzaften alaba, Fania Fiszelewicz Włocławeken jaio zen. Bere senide gehienek Ingalaterrara edo Estatu Batuetara emigratu zuten. Fania Lazar Lewando arrautza-saltzailearekin ezkondu zen. Errusiako Gerra Zibilean Vilniusera joan ziren bizitzera, eta Estatu Batuetara emigratzen saiatu ziren, baina bisa ukatu zieten[3].

Fania Lewando ezaguna egin zen Vilniusko Niemiecka kalean Dieto-Jarska Jadłodajnia jatetxe begetarianoa irekitzeagatik. Pertsona ospetsu ugari jatetxe hori bisitatu zuten, Marc Chagall margolariak eta Itzik Manger kantautoreak barne[1][3][6][7]. Sukaldaritza eskola bat ere ireki zuen jatetxetik gertu[1]. 1938an yiddishazko lehen errezeta-liburu begetarianoa argitaratu zuen: Ṿegeṭarish-dieṭisher kokhbukh: 400 shpayzn gemakht oysshlishlekh fun grinsn[3][8]. Dieta begetarianorako egokitutako errezeta judu ugari zituen, eta Ingalaterran eta Estatu Batuetan ere ezaguna egin zen. Egilea Heinz enpresari errezetak merkaturatzen saiatu zen[3].

Lewando senar-emazteak 1941ean hil ziren, Sobietar Batasuneko inbasio nazian[3]. 2017an Gunter Demnig alemaniar artistak Stolperstein bat ezarri zuen Vilniusen haien omenez[9].

  • װעגעטאריש דיעטישער קאכבוך: 400 שפייזן געמאכט אויסשליסלעך פון גרינסן (Ṿegeṭarish-dieṭisher kokhbukh: 400 shpayzn gemakht oysshlishlekh fun grinsn) (1938)
    • Ingelesezko itzulpena: The Vilna Vegetarian Cookbook. Garden-Fresh Recipes Rediscovered and Adapted for Today's Kitchen (2015)
    • Polonierazko itzulpena: Dietojarska kuchnia żydowska (2020)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Ingelesez) Underwood, Nick. (2019). «Vegetarianism as Jewish Culture and Politics in Interwar Europe» in Labendz, Jacob Ari; Yanklowitz, Shmuly Jewish veganism and vegetarianism : studies and new directions. Albany: SUNY Press, 23-46 or. ISBN 9781438473628..
  2. (Ingelesez) Prever, Victoria. «Healthy eating from a different lifetime» The Jewish Chronicle 2016-03-10 (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
  3. a b c d e f (Ingelesez) Lewando, Fania; Jochnowitz, Eve; Sicher, Efraim. (2015). «Fania Lewando: A Lost Treasure from Jewish Vilna» The Vilna Vegetarian Cookbook. New York: Schocken Books, xxxiii–xxxvii or. ISBN 9780805243277..
  4. (Ingelesez) Aderet, Ofer. «Veggie Burgers in 1930s Vilna – a Jewish Chef Ahead of Her Time» Haaretz 2015-05-26 (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
  5. (Polonieraz)(Yiddishaz) «Fanni Levando: Vegetarish-dietisher kokhbukh : 400 shpayzn gemakht oysshlislekh fun grins» Biblioteka Narodowa (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
  6. (Ingelesez) Karpinowitz, Abraham; Mintz, Helen. (2016). Vilna my Vilna : stories. (1. argitaraldia) Syracuse, New York, xxiii or. ISBN 9780815653523..
  7. (Ingelesez) «Traces of Jewish Cuisine in Vilnius» Go Vilnius (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
  8. (Ingelesez) Di froyen : conference proceedings : women and Yiddish, tribute to the past, directions for the future. New York: National Council of Jewish Women, New York Section, Jewish Women's Resource Center, 55 or. ISBN 9781879742505..
  9. (Ingelesez) Beliauskas, Žilvinas. «Stolpersteine in Vilnius: a meeting with relatives of famous Lithuanian Jews» Vilnius Jewish Public Library jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-01-08) (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]