Edukira joan

Fanny Kemble

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fanny Kemble

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrances Anne Kemble
JaiotzaLondres1809ko azaroaren 27a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaLondres1893ko urtarrilaren 15a (83 urte)
Hobiratze lekuaKensal Greengo hilerria
Familia
AitaCharles Kemble
AmaMaria Theresa Kemble
Ezkontidea(k)Pierce Butler (en) Itzuli  (1834ko ekainaren 7a -
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, idazlea, eguneroko-idazlea, antzerki aktorea eta abolitionist (en) Itzuli

Musicbrainz: 90672f0f-0d57-45e2-8078-142b56824550 Find a Grave: 6522257 Edit the value on Wikidata

Frances Anne "Fanny" Kemble (Londres, 1809ko azaroaren 27a1893ko urtarrilaren 15a) XIX. mendeko aktore, idazle eta abolizionista ezaguna izan zen.

Charles Kemble aktorearen eta Marie Therese De Camp-en alaba eta Sarah Siddons eta John Philip Kemble aktore ezagunaren iloba. Bere ahizpa gazteena Adelaide Kemble opera abeslaria zen. Londresen jaio bazen ere, gehien bat Frantzian hazi zen, non artea eta musika ikasi zituen. Literaturaz gain, Lamb de la Rue d'Angoulêmen irakurketa eszenifikatuak egiteko azalpena jaso zuen.

Frances Arabella Rowden izan zuen maistra, Reading Abbey Girls´Schoolekin harremana zuena. Antzerkiarekiko zaletasun handia zuen Rowdenek, Mary Russell Mitforden arabera, "ikasleak poeta egiteko gaitasuna zuen".

1827an, Kemblek bost ekitaldiko lehen lana idatzi zuen, Francis the First, kritikaren oneritzia jaso zuena.

1829ko urriaren 26an, 19 urte zituela, Kemble lehen aldiz agertu zen eszenatokian, Romeo eta Julieta antzezten, Covent Garden Theatren. Ospe handia lortu zuen eta garaiko pertsonaia femenino nagusiak gorpuztu zituen, hala nola Shakespearen Portia eta Beatrice, baita Richard Brinsleyren Lady Teazle (The School for Scandal).

1834an Pierce Mease Butlerrekin ezkondu eta erretiratu egin zen. Kemble Ameriketako Estatu Batuetan bira batean zegoen bitartean ezagutu zuten elkar. Filadelfian ezagutu eta bizi izan ziren arren, senarra bere aitonaren oinordeko bihurtu zen eta Butler irlan, Darien-en hegoaldean, zituen jabetzak eskuratu zituen, non kotoi, tabako eta arroz plantazioak eta haiek lantzen zituzten ehunka esklabo ziren.[1]

Butler joan etorriak egiten zituen landetara, baina esklabuen aipamenik egin gabe. Kembleren eskariz, 1838–1839ko negua Butler eta St. Simons uharteetan igaro zuten eta Kemblek bere oharren egunkarian idatzi zuen. Gerora, Journal of a Residence on a Georgian Plantation in 1838-1839 izan zena, sentimendu abolistak gogor markatu zuena.

1839ko udaberrian familia Filadelfiara itzuli zenean, bikotearen harremana gaiztotu egin zen, batetik esklaboek jasotzen zuten tratuaren inguruko desadostasunak zituztelako eta bestetik, Butlerrek maitaleak zituelako.[2] Plantazioei buruzko zerbait argitaratuz gero, alabekiko harremana moztearekin mehatxatu zuen Butlerrek.[3] Banatu zirenean, Butlerrek bere bi alaben zaintza bereganatu zuen eta Kemblek bisita laburrak baino ez zituen izan alabekin, hauek 21 urte bete zituzten arte.[4]

Kemble Ingalaterrara itzuli eta han eszenatokietara igo zen berriro ere, Shakespeareren obren "irakurle" gisa aritu zen arrakasta handiz.[5][6] Londresko gizartean ezaguna egin zen eta besteak beste, Henry James idazle estatubatuarraren lagun handia bihurtu zen eta honek Washington Square (1880) idatzi ere, non Kemblek kontatutako istorio batean oinarritu zen.[7]

Ibilbide literarioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kemblek bi lan idatzi zituen: Francis the First (1832) eta The Star of Seville (1837). Poemen libuxka bat ere argitaratu zuen 1844an. Ezkondu eta gutxira, bere memoriak argitaratu zituen, Journal (1835).

Amerikako Gerra Zibila amaitu eta gero argitaratu zuen Journal of a Residence on a Georgian Plantation in 1838-1839. Estatu Batuetan egindako lanik ezagunena bihurtu zen.[8]

Banandu eta gero, Kemble Italiara joan zen eta bi liburuxka zituen bidai-liburu bat idatzi zuen, A Year of Consolation (1847).[9]

1863an, Kemblek antzerki-lan ugari argitaratu zituen, Alexandre Dumas eta Friedrich Schiller-en itzulpenak barne. Hona hemen beste memoria batzuk: Records of a Girlhood (1878); Records of Later Life (1882); Far Away and Long Ago (1889); eta Further Records (1891). Notes on Some of Shakespeare´s Plays (1882) bere lanak irakurtzen izandako esperientzia luzean oinarrituta.

2000. urtean, Harvard University Press-ek bere egunkarietako zati batzuk argitaratu zituen. Horien artean, Record of a Girlhood (1878) eta Records of Later Life (1882).[10]

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kemblek abolizionista gisa izan zuen paperari buruzko azken biografia batzuen artean, Catherine Clintonen Fanny Kemble's Civil Wars: The Story of America's Most Unlikely Abolitionist (2000) dago. Beste batzuk Kembleren eta haren familiaren antzerki ibilbidea aztertu dituzte, adibidez, Henry Gibbsen Affectionately Yours, Fanny: Fanny Kemble and the Theatre (1945).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Largest Slave Auction in American History. 21 July 2013.
  2. Malcolm Bell, Major Butler's Legacy: Five Generations of a Slaveholding Family, Athens and London: University of Georgia, 1987, pp. 288–310
  3. David (2007), A Performed Life, p. 154.
  4. "Great Auction of Slaves at Savannah, Georgia", New York Tribune, 9 March 1859, at American Memory, Library of Congress.
  5. «Mrs Fanny Kemble» Cambridge Independent Press: 8. 20 January 1855.
  6. Harvard Magazine: Fanny Kemble, Brief life of a literary actress: 1809-1893 by Catherine Clinton Retrieved 2017-05-05.
  7. [Singer, Irving. Cinematic Mythmaking, MIT Press, 2008. pp.88–89.]
  8. Fanny Kemble, Journal of a Residence on a Georgian Plantation in 1838–1839, Harper and Brothers, New York, 1863, 197–198.
  9. Brown, Clements, and Grundy, eds.. (2006–2018). «Orlando: Women's Writing in the British Isles: From the Beginnings to Present.» orlando.cambridge.org (Cambridge University Press).
  10. XIX Century Fiction, Part I, A–K. Jarndyce, Bloomsbury, 2019.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Biography

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]