Fariba Sheikhan
Fariba Sheikhan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gernika-Lumo, 1988ko martxoaren 7a (36 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania persiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, abeslaria, dantzaria eta modeloa |
Altuera | 160 zentimetro |
|
Fariba Sheikhan Uriarte (Gernika, Bizkaia, 1988ko martxoaren 7a) aktorea eta abeslaria da.[1][2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fariba Sheikhanek ama euskalduna eta aita teherandarra ditu, eta hortik datorkio persiar jatorriko izena, euskaldun gehienentzat exotikoa.[3] Eleanitza da, gazteleraz, euskaraz eta persieraz hitz egiten baitu. Txikitatik izan nahi zuen artista. Gogoan du soineko zuri bat zeramala, eta aitaren eskutik dantzatzen hasi zela auzoko tabernan, eta bere buruaren 'zabalkuntza' sentituko zuela, beste mundu batzuetan igeri egin balu bezala, horregatik interpretazioan eta musikan topatzen duen hori eta maitasuna dira gehien gustatzen zaionak.[1]
Sevillan ikasi zuen antzezpena.[4] Aktore izateaz gain, Leila TheNuit musika-taldearen ahotsa da.
Faribak dioenez, ez da erraza emakumea izatea ez bere munduan, ez beste inon. Bere munduan parametro gehiago daude, estetikoak batez ere: adina, itxura fisikoa...
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telebistan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Katea | Datuak |
---|---|---|---|---|
2012 | Goenkale | Fariba | ETB1 | 35 atal |
2013 | Bi eta bat | Merche | Euskal Telebista | 60 atal |
2014 - 2015 | El secreto de Puente Viejo[5] | Inés Lagàr Mendizábal | Antena 3 | 270 atal |
2019 | Los nuestros | Kurda inglesa | Telecinco | 1 atal |
2020 | La unidad | Najwa | Movistar+ | 6 atal |
2021 | Élite: historias breves | May Shanaa | Netflix | 1 atal |
Zineman
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmea | ||||
---|---|---|---|---|
Urtea | Izenburua | Papera | Zuzendaria | Oharrak |
2009 | After | - | Alberto Rodríguez | Paper txikia |
2011 | Alaba zintzoa | - | Alvar Gordejuela y Javier Rebollo | Papel tximia |
2023 | The Covenant | - | Guy Ritchie | 2. papera |
Laburmetraiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- MARYLIN (2010) Ahotsa off.
- MILLENIUM (2011) PreZinebi52
- ASKE AZKENIK (2011) Nontzefilmak.
- SUCEDIÓ EN LA AZOTEA (2012), Dir. María Elorza Deias.
- PATERFILIA (2013),
Íñigo Kintana zuzend.
- DENBORAREN ASTINDUAK. UPV
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Sheikkhan, Fariba. indi&cold, Donostia. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Fariba Sheikhan - Edad | Biografía | Películas | Noticias | Filmografía | Premios» Decine21 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Una serie diaria te hace más resolutiva y te obliga a concentrarte más» Deia 2014/07/27.
- ↑ www.ecmtalentagency.com
- ↑ Txantiloi:Cita web
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Elkarrizketa. Fariba Sheikhan, Gernikatik Hollywoodera EITB, 2023.05.21. bideoa