Felicitas Oñatibia
Felicitas Oñatibia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Urretxu, 1887ko azaroaren 23a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Legazpi, 1971ko maiatzaren 2a (83 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea |
Felicitas Oñatibia Gorospe (Urretxu, 1887ko azaroaren 23a – Legazpi, 1971ko maiatzaren 2a[1]) gipuzkoar maistra izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pedro Frantzisko Oñatibia Olaberria eta Juana Josefa Gorospe Olaberriaren alaba gazteena, Felicitas Oñatibia Gorospe 1887ko azaroaren 23an jaio zen Urretxun. Hiru neba eta ahizpa bat zituen: Zeferino (1879–1960), Bernardo (1881–1964), Dionisio (1886–1978) eta Rafaela (1882–1954)[1][2].
1910eko hamarkadan maistra moduan trebatu zen eta 1914an Zaragozako probintziako Lobera de Onsellan lortu zuen lana[3]. 1915ean Arantzara joan zen irakasle[4].
1920ko maiatzaren 27an Lucio Bergara Matxikote ebanista eta argazkilariarekin ezkondu zen[5]. 1930eko martxoan Legazpira joan ziren bizitzera, Felicitasek lana lortu baitzuen herri horretan[6]. 1931tik 1933ra Itziar Arana Iraolarekin aritu zen elkarlanean[7].
Bost seme-alaba izan zituen: Jesus Maria, Maria Josefa, Bernardo, Maria Pilar eta Juana Maria[5][6].1963 ingurura arte udaletxeko eraikinean bizi izan zen familiarekin, eta gero Gurrutxaga tabernaren gainean eskuratu zuten apartamentuan[6]. 1971ko maiatzaren 2an hil zen, 83 urte zituela[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Ingelesez) «Felicitas Oñatib(v)ia Gorospe» Geneanet (Noiz kontsultatua: 2024-07-20).
- ↑ «Bataioa Agiriaren Aurkibide digitala: Felicitas, Oñativia, Gorospe» Donostiako Elizbarrutiaren Artxibo Historikoa (Noiz kontsultatua: 2024-07-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Provisión de escuelas y plazas del escalafón por oposición libre» Gaceta de Madrid (Madrid) 95: 38. 1914-04-05.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Dirección general de la Primera Enseñanza» Gaceta de Madrid (Madrid) 20: 186-187. 2015-01-20 (Noiz kontsultatua: 2024-07-20).
- ↑ a b «Vergara, Lucio» Nafarroako Fototeka (Noiz kontsultatua: 2024-07-20).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Igargutxi, Felix. (2021). «La cara oculta de Lucio Vergara (Recuperadas un millar de placas de la primera etapa de este fotógrafo en su pueblo natal de Navarra)» Txinpartak 46: 18-20. (Noiz kontsultatua: 2024-07-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Arozamena Ayala, Ainhoa. «Arana Iraola, María de Itziar» Auñmanedi Eusko Entziklopedia ISSN 2444-5487. (Noiz kontsultatua: 2024-07-20).