Edukira joan

Felipa Gisasola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Felipa Gisasola

Bizitza
JaiotzaEibar1852ko apirilaren 30a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaMadril
Eibar
HeriotzaEibar, 1939 (86/87 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakdamaskinatzailea, irakaslea, bitxigilea, artista eta dendaria

Felipa Gisasola Gabiola (Eibar, 1852ko apirilaren 30a - ib., 1939) artista euskalduna izan zen, marrazkilari, bitxigile eta damaskinatzailea.

Gurasoak, Miguel Antonio Gisasola eta Josefa Gabiola, eibartarrak zituen eta aita ume zelarik galdu zuen.13 urterekin hasi zen Eibarko Udal Marrazketa Eskolan, eta 13 urterako damaskinatzen zekien. 1865ean, Elisabet II.a Espainiako erreginak Eibar bisitatu zuen eta Felipa damaskinatzeko bolarekin lanean ikusi zuen. Erreginak urteko 1.500 pezetako beka bat eman zion eta Plazido Zuloagarekin jarraitu zuen horrela formakuntza[1].

Ikasketak amaitzean Madrilen kokatu zen, eta urrezko eta zilarrezko inkrustazioak eginez ospea lortu zuen bere bitxigintza eta artisaugintzarekin. Lorenzo Zaragozano Argiano damaskinatzaile eibartarrekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten 1880 eta 1887 urteen artean: Emilia, Miguel eta Juan. Senarra 1887an hil zen, eta Felipa alargun utzi, 35 urterekin.

Madrilen “Casa Felipa” deituriko denda eta tailerra ireki zuen Felipa Gisasolak, Arenal kaleko 14. zenbakian; eta 1900. urtera arte jarraitu zuen han lanean. Nazioarteko erakusketetan ere parte hartu zuen Gisasolak, eta sariak irabazi ere Anbereskoan (1885), Bruselakoan (1888) eta Pariskoan (1889). Bruselan damaskinatutako marko bat aurkeztu zuen, gaur egun Eibarko Armagintzaren Museoan dagoena[2]. Chicagoko Nazioarteko Erakusketan (1893) ere parte hartu zuen, eta 20.000 eta 40.000 dolarretan saldu ziren haren lanak.

1900. urtean Casa Felipa denda saldu eta Eibarrera itzuli zen. Herrian Juan eta Miguel semeekin jarraitu zuen damaskinatu tailer batean lanean, eta bereziki emakumezkoen damaskinatu irakasle izan zen. Udal Marrazketa Eskolan irakasle plaza ere izan zuen 1919tik 1922ra, erretiroa hartu arte, 87 urterekin hil zen Eibarren 1939an.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Felipa Gisasola Gabiola — Eibarko Kultura Ondarea - Egoibarra.eus» egoibarra.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  2. «Felipa Guisasolak marko damaskinatuta» museotik.euskadi.eus 2024-02-02 (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).