Feminizidio
Feminizidioa (edo, orokorrean, generozidioa) emakumeen (edo gizonen) hilketa sistematikoa da.[1] Motarik zabalduena emakumezkoen aurkako infatizidioa da, Txinan eta beste herrialde batzuetan egindakoa gizonezkoen proportzioa areagotzeko. Kasu ugari gertatzen ari dira modu lokalago batean azken urteotan Guatemala Hirian eta 1993tik Ciudad Juárezen (Mexiko), oraindik ondo ez ikertutako arrazoiengatik baina gorroto selektiboari lotuta dagoena.
Generozidio neologismoa Mary Anne Warrenek 1985ean lehen aldiz erabili zuen ,Gendercide: The Implications of Sex Selection liburuan, genozidio hitzetik eratorrita: feminizidioa, aldiz, XX. mendearen bukaeratik erabiltzen da.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Feminizidioa emakumea hiltzeari deritzo: kultura patriarkalaren eta genero biolentziaren parte da. Kontzeptua 1990ko hamarkadan erabiltzen hasi zen, genero bortizkeriaren muturreko eraso horieik izena emateko.
Feminizidioa ez da homizidiorako soilik aplikatzen, testuinguru zabalago baterako baizik, hori mantentzen duten testuinguru sozial, politiko, kultural, instituzional eta ekonomikoak dauzka. Propaganda, erritu, tradizio eta egunerokotasunean dauden ekintzen bidez maskulinizatutako gizartean, emakumeen menderatzea eragiten duten mekanismoak dituen sistemarako aplikatzen da, alegia.
Homizidioaren eta feminizidioaren arteko desberdintasunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Homizidioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ondasun juridiko bat dago, bizitza.
- Biktima edozein sexutakoa da.
- Homizidio kasuetan faktore batzuk begiratzen dira (traizioa, planifikatzea, abantaila...).
Feminizidioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hainbat ondasun juridiko daude, bizitza, duintasuna, integritatea...
- Biktima emakumea da.
Feminizidio motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Feminizidioen barruan, intimoa eta ez intimoa bereizten dira.
Intimoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Feminizidioa biktimarekin harreman sentimentala edo familiartekoa duen edo izan duen norbaitek egiten badu.
Ez intimoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kontrako kasua da, hau da, erasotzaileak ez du inoiz harreman sentimentalik edo familiartekorik izan.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Espainar Zeinu Hizkuntza (EZH)» glosario.pikaramagazine.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-09).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez)(Gaztelaniaz)(Frantsesez)"The situation of the rights of women in Ciudad Juárez, Mexico: The right to be free from violence and discrimination"