Firmicutes
Firmicutes | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Azpierreinua | Posibacteria |
Filuma | Firmicutes [[|]] |
Azpibanaketa | |
Firmicutes (latinez: firmus, sendoa eta cutis azala, bere zelula hormari buruzko erreferentzia) bakterio filum bat da, gehienak gram positiboak. Batzuk, ordea, gram negatiboak dira, duten sasi-mintza dela eta; talde honetakoak dira Megasphaera, Pectinatus, Selenomonas eta Zymophilus. Zientzialariek lehen Firmicutes barruan sartzen zituzten bakterio gram-positibo guztiak, baina gaur egun Actinobacteria osatzen ez duten taldeen muina da. Zelula biribilduak dituzten, coccus izenekoak, edo sokakarak, bacillus izenekoak.
Firmicutes batzuek endosporak osatzen dituzte. Hauek ez dira erraz lehortzen eta biziraun dezakete egoerarik zailenean ere. Ingurune ezberdinetan bizi dira, eta patogeno ezagunak daude barruan. Heliobacteria familian daudenek fotosintesia egiten dute. Firmicutesek garagardo, ardo eta sagardoaren txartzean eragina dute.