Friedrich Paulus
Itxura
Friedrich Wilhelm Ernst Paulus (Guxhagen, Hesse-Nassau, Alemaniar Inperioa, 1890eko irailaren 23a - Dresden, Alemaniako Errepublika Demokratikoa, 1957ko otsailaren 1a) alemaniar mariskala izan zen.
Bigarren Mundu Gerran alemaniar armadan Estatu Nagusi orokorrean Hitlerren agindupean zegoela, Sobietar Batasunari erasotzeko plan bat prestatzeko agindua eman zioten (Bizargorri Operazioa deiturikoa). Tankez osatutako oste baten buruzagi izan zen (1941ean), eta ondoren, VI. tropako buru. Handik gutxira, Stalingrad hartzeko agindua eman zioten; hiriaren alde bat konkistatu ondoren, ordea, oste sobietarrek inguraturik, 1943ko otsailaren 2an errenditu behar izan zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Friedrich Paulus |