Funabashi (Chiba)
Funabashi 船橋市 | |||
---|---|---|---|
core city of Japan (en) | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Japonia | ||
Uhartea Eskualdea Prefektura | Honshu Kantō Chiba | ||
Alkatea | Tōru Matsudo (en) | ||
Izen ofiziala | 船橋市 | ||
Jatorrizko izena | 船橋市 | ||
Posta kodea | 273-8501 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 35°41′40″N 139°58′57″E / 35.69456°N 139.98256°E | ||
Azalera | 85,64 km² | ||
Mugakideak | Ichikawa, Narashino (en) , Kamagaya (en) , Shiroi (en) eta Yachiyo (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 641.499 (2021eko martxoaren 1a) 18.609 (2015) | ||
Dentsitatea | 7.492 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1937ko apirilaren 1a | ||
Telefono aurrizkia | 47 | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) | ||
Hiri senidetuak | Xi'an, Odense eta Hayward | ||
http://www.city.funabashi.chiba.jp/index.html |
Funabashi (japonieraz: 船橋市 Funabashi-shi ) Japoniako hiria da, Chiba prefeturako bigarrena populazioari dagokionez. 2012ko erroldaren arabera 610.572 biztanle ditu.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Funabashi Chiba prefeturako ipar-mendebaldean kokaturik dago, Tokioko prefeturatik oso gertu. Honek Chibaren eta Tokioren lo-hiri bihurtu du. Tokioko Badiaren ertzean dago, Shimōsa lautadan, 20-30 mettrotako altueran. Tone ibaiak gurutzatzen du hiria.
Aintzina hondartza zabalak izan ohi zituen baina gaur egun kostaldea oso industrializatuta dago eta badiari kendutako lurrak ere baditu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Paleolito garaian jadanik populatua izan zen eremua eta Jōmon Aroko oskol pilaketak aurkitu dira. Funabasi izena Kamakura Aroan aipatzen da lehenengo aldiz, baina askoz zaharragoa dela dirudi, izan ere VIII eta X mendeen artean hainbat tenplu budista eta santutegi xintoista eraiki ziren.
Chiba leinuaren eskutan egon zen herria eta inguruko leinuekin hainbat borroka ezagutu zituen. XVII mendean Tokugawa Ieyasuk konkistatu zuen eta Tokugawa shogunerrian sartu zuen. Shogunerriaren barnean garapen handia izan zuen izan ere Tone ibaia gurutzatzeko posta hiri bihurtu baitzuten.
Funabashi herria 1889an sortu zen eta 1937an hiri bihurtu zen. Instalazio militar ugari zituenez Bigarren Mundu Gerran oso bonbakatua izan zen.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ninomiya Jinja tenplua.
- Funabashi santutegia.
- Funabashi hipodromoa.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Ninomiya Jinja.
-
Funabashi santutegia.
-
Funabashi hipodromoa.
Senidetutako hiriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Japonieraz) Webgune ofiziala