Gay-Lussacen legea
Gay-Lussacen legea Louis Joseph Gay-Lussac kimikari frantziarrak 1805ean formulaturiko legea da. Gas idealen legeetako bat da.
Legea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Legeak dioenez, gas baten sartu-irtenik gabe gasaren bolumena konstante mantentzen bada gas honen presioa eta gasaren tenperatura zuzenki proportzionalak dira. Hau da:
Ikurrak:
Saiakuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gay-Lussacek ontzi itxi batean gas bat sartu zuen. Ontziaren azpian pizgailua jarriz gasa berotu egin zen eta ontziaren hormen kontrako presioa handitu egin zela ikusi zuen. bero iturria itzaltzerakoan presioa jeisten hasi zen hasierako egoerara iritsi arte.
Azalpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gasaren molekulak berotzerakoan azkarrago mugitzen dira eta beraz hormen aurka egiten dituzten talkak ugaritu egiten dira. Aldiz tenperatura jeistean molekulak moteldu egiten dira eta hormen aurkako talkak gutxitu.