Gemma Frisius
Gemma Frisius | |||
---|---|---|---|
1536 - 1555 | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Regnier Gemma | ||
Jaiotza | Dokkum (en) , 1508ko abenduaren 8a | ||
Herrialdea | Hamazazpi Probintziak | ||
Heriotza | Lovaina, 1555eko maiatzaren 25a (46 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: giltzurruneko gutxiegitasuna | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | UCLouvain (1526 - 1536) | ||
Hezkuntza-maila | Doctor of Sciences in Medicine (en) | ||
Doktorego ikaslea(k) | Andres Vesalio Gerhard Mercator John Dee Johannes Stadius (en) | ||
Hizkuntzak | latina Flandriera | ||
Irakaslea(k) | Franciscus Monachus (en) Pierre de Corte (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | matematikaria, medikua, kartografoa, unibertsitateko irakaslea, instrument maker (en) , astronomoa eta globe maker (en) | ||
Lantokia(k) | Lovaina | ||
Enplegatzailea(k) | UCLouvain (1536 - 1555) |
Gemma Frisius, Jemme Reinerszoon jaioa (Dokkum, 1508ko abenduaren 8a - Lovaina, 1555eko maiatzaren 25a) frisiar sendagile, matematikari, kartografo, filosofo eta tresnen egilea izan zen.
Medikuntza ikasi zuen Lovainako Unibertsitatean, eta ondoren medikuntza irakatsi zuen unibertsitate berean, matematika, astronomia eta geografiaz gain.
Franciscus Monachusen eta Gaspar van der Heydenen aginduekin, lurbira-globoak eta tresna matematikoak fabrikatzeko tailer bat ezarri zuen. Bereziki preziatuak izan ziren 1536ko lurreko globo bat eta 1537ko zeruko globo bat.
1536an, topografian erabilitako triangulatze-metodoa deskribatu zuen lehen aldiz.
1553an deskribatu zuen lehen aldiz longitude kronometro baten bidez kalkulatzeko modua. Beste tresna batzuk ere sortu edo hobetu zituen, hala nola Jakoben makila, astrolabioa eta eraztun astronomikoak.
-
1536ko lurreko globoa
-
Triangelatze-diagrama
-
eraztun astronomikoak edo Gemmaren eraztunak
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cosmographia (1529) von Petrus Apianus, annotated by Gemma Frisius
- De principiis astronomiae et cosmographiae (1530)
- De usu globi (1530)
- Libellus de locorum describendorum ratione (1533)
- Arithmeticae practicae methodus facilis (Anberes, 1540)
- De annuli astronomici usu (1540)
- De radio astronomico et geometrico (1545)
- De principiis astronomiae et cosmographiae, Paris, 1547
- De astrolabio catholico (1556)
-
Cosmographia
-
Arithmeticae practicae methodus facilis
-
Carta Cosmographica, 1544