Edukira joan

Greziar tenplu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Greziar tenpluaren egitura arkitektonikoa.

Greziar tenplua eraikin erlijioso mota bat da, Antzinako Grezian itxuratua. Tenplu hauek greziar politeismoaren gurtza gune garatuenak ziren, eta arkitekturako maisulan ugari eman ditu, hala nola Partenoia. Greziar politeismoaren ondoren ere, tenpluen arkitektura inspirazio iturri izan dira, erromatar arkitektura eta neoklasikoa garatzeko unean.

Kokapena eta kontzeptu orokorrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapen geografikoari dagokionez, esan behar dugu Greziako artea Kretan eta Mizenasen eman zen arte kreto-mizenastarrean oinarriturik dagoela. K. a. VIII. mendean artearen kontzeptua aldatu egiten da gehienbat eskulturan eta arkitekturan eta bi kontzeptu nagusietan oinarritzen da:

  • Ordena: Matematika, garaian asko zabaltzen ari zen zientzia, eragin handia zuen artean, gehienbat zenbakiak. Neurri eta zutabe kopuruak ez daude kasualitatez eginda, guztiek ordena bat jarraitzen dute. Gainera garai honetakoa dira munduko zientzialari ospetsuenetarikoa, Arkimedes adibidez, edo matematikan aplikatuagoa, Pitagoras eta bere teorema. Gizakiaren tamainarekin ere badu zerikusia.
  • Edertasuna: Artearen kontzeptua aldatu egiten da eta orain artea disfrutatzeko bihurtuko da. Grekoek hirigintza asmatu zuten, hau da multzoka eta aurretik antolatzen zituzten ez izateko eraikin bakar bat polita, baizik eta eraikuntza taldea polita izateko. Edertasuna da zatien eta osotasunaren arteko armonia”.
Poseidonen tenplua, Paestum (Italia)
Sakontzeko, irakurri: «Ordena klasiko»
Zutabeen ordenen irudia:Dorikoa (lehenengo hirurak), Jonikoa (hurrengo hirurak) eta Korintiarra (azkeneko biak).

Aztergai berezi gisa tenpluetako zutabeak hartuz gero, gerora erromatarrek berrartuko zituzten hiru arkitektura-ordena grekoen ezaugarriak bereizi ditugu: doriar ordena, joniar ordena eta korintoar ordena.

  • Doriar ordena: Zutabeak sendoak dira, erdigunean alboetan baino pixka bat zabalagoak. Ez dute harroinik. Kapitelaren osagaiak abakoa eta ekinoa dira. Fustea ildaskatua da. Arkitrabea leuna da, apainketarik gabea. Frisoa metopaz eta triglifoz osatua dago.
  • Joniar ordena: Zutabeak lerdenagoak dira eta ez horren pisutsuak, eta harroina dute euskarri. Fustearen ildaxkek lerroarte handiagoa dute. Kapitelaren ezaugarri nagusia kiribilak dira. Ekinoa apaindura obalez hornitu ohi da. Frisoa leuna da, baina batzuetan erliebe apaingarriak ere ukan ditzake.
  • Korintiar ordena: Dekorazio-aspektu landuagoak ditu. Kapitela akanto-hostoz eta kiribilez apaindurik ageri da.
Partenoia, Atenaseko akropolian, Grezia.

Hiru garai desberdintzen dira Grezian arteari dagokionez:

  • Garai Arkaikoa: VIII-VI mendeen artean. Arkaismoaren ezaugarriak oraindik. Polis garrantzitsuenak Atenas eta Esparta.
  • Garai Klasikoa: V. mendea, Periklesen mendea ere deitua, garaiko politikari garrantzitsuena eta akropolia eraikitzeko agindua eman zuena. Urrezko mendea bezala ere ezagutzen da. Emaitza garrantzitsuenak aldi honetakoak dira, eta polis aipagarriena Atenas da.
  • Garai Helenistikoa: IV. mendetik 323 Alexandro Handiak eta Erroma Grezia konkistatu arte.

Greziako hiriek Polis hiri independenteetan antolatzen ziren, autogobernu maila handia zutenak. Garrantzitsuenak Atenas eta Esparta izan ziren.

Berezitasunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greziako arkitekturaren ezaugarri garrantzitsuenak eraikinetako elementu eta dekorazioaren arteko harmonia, erabilitako material ugariena harria eta marmola izatea, eraikuntza erraldoiak baztertzea, ganga eta arkuak ezagutzen ez zituztenez baoburuak erabiltzea, elementuen errepikapena erritmo bat lortzeko, ikuspuntu askotatik ikusi ahal izatea obra, errore bisualak izatea eta eraikuntza garrantzitsuena tenplua izatea dira.

Partenoia tenplu bat dela esan dugu, eta eraikin mota honen ezaugarri garrantzitsuenak hauek dira:

  • Tenplua jainkoaren etxea da, eta hura gurtzeko, ezin denez barruan sartu, kanpotik egiten da.
  • Mizenastarrean oinarritzen da, Megaronen oinplanoan hain zuzen ere.
  • Hiru zati ditu, lehen aipaturikoak. Ordenez, Pronaos (aldeetatik zabalik), Naos edo Cella (jainkoaren estatua gorde) eta Opistodomos (bi zatitan banatuta jainkoa edo jainkosaren altxorrak gordetzeko).

Zutabeen kopurua fatxadan araberako sailkapena.

  • Distiloa: bi zutabe ditu aurrealdean.
  • Tetrastiloa: Lau zutabe ditu aurrealdean.
  • Hexastiloa: sei zutabe dituenean aurrealdean.
  • Oktostiloa: Zortzi zutabe aurrealdean.
  • Dekastiloa: hamar zutabe aurrealdean.
Tenplu motak

Zutabeen kokapenaren araberako sailkapena.

  • In antis: Bi zutabe aurrealdean.
  • In doppio antis: Bi zutabe aurrealdean nahiz atzekaldean.
  • Prostiloa: Aurrealdeko fatxada osoa zutabez beteta.
  • Anfiprostiloa: Aurrealdeko nahiz atzealdeko fatxada osoak zutabez beteta.
  • Peripteroa: guztiz inguratuta zutebeekin, alde guztietatik.
  • Pseudoperipteroa: Anfiprostiloaren antekoada baina zutebeak ez dituzten aldeen hormetan zutabeerdiak itsatsita daude.
  • Diptero: Bi zutabe lerroz inguratuta daude hormak, horretaz gain Naosaren alde luzeetan zutabeak daude ere.
  • Pseudodiptero: Bi zutabe lerroz inguratuta du aurreko fatxada, bestea lerro bakar batez, horman zutabeerdiak ditu itsatsiak.
  • Tholos: Oinplano zirkularra du eta zutabez inguratua.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]