Gustavo Angulo
Gustavo Angulo | |||
---|---|---|---|
2020ko uztailaren 12a, 2020ko abuztuaren 3a - Barrutia: Araba Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XII. legealdia | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Gasteiz, | ||
Herrialdea | Araba, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, erizaina, arte-historialaria eta merkataria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Elkarrekin Podemos Podemos |
Gustavo Angulo García (Gasteiz, 1979/1980[1]), Euskal Herriko politikari, arte-historialari, merkatari eta erizaina da, Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkide dena, Elkarrekin Podemosen alderdiaren eskutik.[1]
2019ko Apirileko hauteskundeetan, Podemos-IU-Equo Berdeak koalizioaren barruan 25,688 boza lortu zituen, bozen %14.86a.[2] 2019ko Senaturako Hauteskundeetan ere Arabako barrutitik aurkeztu zen, Podemos-IU koaliziopean, 21,541 boza lortuz (bozen %12.86a), eserlekua lortzetik urrun geratu bazen ere.[3][4]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]EHUn Artearen Historian lizentziatua, Valladolideko Unibertsitatean Museologia master bat egin zuen. Bertan, Valladoliden, turismo-gida modura egin zuen lan, bai eta museo zein arte-erakustokietan ere. 2010ean, Picara Sensual izeneko denda ireki zuen,[1][4] 2015. urteko udara arte irekita mantendu zuena. Azken urteetan erizaintzan lanbide-heziketa jaso zuen, Diagnostikorako Irudi-teknikaritzan. Ondorioz, Gasteizko Txagorritxu Ospitalean egiten du lan.[1]
Autonomia-koordinaziorako Kontseiluaren kidea da Euskadin, bai eta Arabako koordinazioaren buruetako izan ere.[1]
Aipatu bezala, 2019. urteko bi Hauteskunde Orokorretan Senatura aurkeztu zen, Arabako barrutitik.[2][3] 2020ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan, Arabako barrutiko zerrendaburu modura aurkeztu zen, Elkarrekin Podemosen alderdiaren eskutik eta Cristina Macazagaren trukean.[5]
Kontrobertsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]OKDiariok 2020ko ekainaren amaieran argitaratu bezala,[4] "2010 eta 2015. urteen artean izandako" Picara Sensual izeneko dendak "emakumeak kosifikatu egiten" zituen. OKDiarioren hitzetan, gainera, egunkari digital honek egindako publikazioaren ondorioz, Angulok aipatutako dendarekin erlazionaturiko web-orria zein sare sozial ezberdinetako kontuan ezabatu zituen, urte bereko uztailaren hasieran.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e «Gustavo Angulo Garcia – Primarias de Podemos al Congreso y Senado» primariascongresoysenado.podemos.info (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) PAÍS, Ediciones EL. «Resultados Electorales en Araba / Álava: Elecciones Generales 2019-28A» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) PAÍS, Ediciones EL. «Resultados Electorales en Araba / Álava: Elecciones Generales 2019» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Podemos: "Pícara Sensual", así 'cosificaba' a la mujer el candidato por Álava, Gustavo Angulo, en su tienda erótica» okdiario.com 2020-06-30 (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
- ↑ nortexpres.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Podemos: El candidato por Álava, Gustavo Angulo, borra el blog de su boutique erótica donde 'cosificaba' a la mujer» okdiario.com 2020-07-01 (Noiz kontsultatua: 2020-07-24).