Edukira joan

Halteraren nebulosa

Koordenatuak: Zeruko mapa 19h 59m 36.340s, 22° 43′ 16.09″
Wikipedia, Entziklopedia askea
Halteraren nebulosa
Behaketa
Distantzia Lurretik376,2935 pc
Itxurazko magnitudea (V)14,089, 13,749, 14,247, 14,405, 14,0334, 11,786 eta 10,609
Magnitude absolutua−0,5
Mota espektralaDAO.6
AurkitzaileaCharles Messier
Aurkikuntza-data1764ko ekainaren 12a
KonstelazioaVulpecula (konstelazioa)
Abiadura erradiala−42 km/s
Igoera zuzena299,90151337178 °
Deklinazioa22,721197879157 °
Ezaugarri fisikoak
Erradioa0,5 ly
Izendapenak

Halteraren nebulosa edo Dumbbell nebulosa (baita Messier 27, M 27 edo NGC 6853 ere) Vulpecula konstelazioan dagoen nebulosa planetario bat da, 1.250 argi-urtetara dagoena.[1] Charles Messierrek 1764an aurkitu zuen lehen nebulosa izan zen. 7,5eko magnitude bisuala eta 8 minutu arku diametroarekin, prismatikoekin erraz ikusten da eta zaletuen teleskopioetan behaketa herrikoiko helburu bat da.

Forma eta tamaina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Halteraren nebulosak esferoide prolato baten forma du, eta gure ikuspegitik, bere ekuatorearen planoan zehar ikusten da. 1992an, Moreno-Corral et al.-ek kalkulatu zuten beren angelu-hedapenaren erritmoa, gure distantziatik ikusita, mende bakoitzeko 2,3 segundu arku baino gehiagokoa ez zela. Hortik abiatuta, goragoko muga bat zehaztu daiteke 14.600 urteko adinerako. 1970ean, Bohuski, Smith eta Weedmanek 31 km/s-ko hedapen abiadura aurkitu zuten, ardaterdi txikiko erradioa 1,01 l-koa izanik, honek nebulosaren adin zinematikoa 9.800 urtekoa dela esan nahi du.[2][3]

Inguruko nebulosa planetario asko bezala, Dumbbell-ek korapiloak ditu. Bere erdiko zatia tontor formako korapilo ilun eta distiratsuko patroi batez eta bere buztana ilunez markatua dago (ikusi irudia). Korapiloak itxuraz aldatzen dira, buztandun objektu simetrikoetatik buztanik gabeko objektu irregularretaraino. Helize nebulosan eta Eskimalaren nebulosan bezala, korapiloen buruek gailur distiratsuak dituzte, fotoionizazio lokaleko fronteak direnak.[3]

Erdiko izarra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uste denez, erdiko izarrak, nano zuri aitzindari bat, 0,055 ± 0,02 R-ko erradioa du, ezagutzen diren nano zuri gehienek baino tamaina handiagoa ematen diona.[4] Bere masa 1999an estimatu zuen Napiwotzkik 0,56 ± 0,01 M-tan.[4]

Halteraren nebulosa prismatikoekin erraz ikus daiteke zeru ilun batean, Sagitta konstelazio txikiaren gainean.

Vulpecula konstelazio ahulean

kokatua, Udako Hirukiaren barnean.

γ Sagittae-tik gradu batzuk

iparraldera aurki daiteke,

14 Vulpeculae izarretik gertu.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «SIMBAD basic query result» simbad.u-strasbg.fr (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
  2. (Ingelesez) O’Dell, C. R.; Balick, B.; Hajian, A. R.; Henney, W. J.; Burkert, A.. (2002-06-01). «Knots in Nearby Planetary Nebulae* **» The Astronomical Journal 123 (6): 3329.  doi:10.1086/340726. ISSN 1538-3881. (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
  3. a b (Ingelesez) O'dell, C. R.; Balick, B.; Hajian, A. R.; Henney, W. J.; Burkert, A.. (2003-01). «Knots in Planetary Nebulae» Revista Mexicana de Astronomia y Astrofisica Conference Series 15: 29–33. (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
  4. a b Benedict, G. Fritz; McArthur, Barbara E.; Napiwotzki, Ralf; Harrison, Thomas E.; Harris, Hugh C.; Nelan, Edmund; Bond, Howard E.; Patterson, Richard J. et al.. (2009-11-10). «ASTROMETRY WITH THEHUBBLE SPACE TELESCOPE: TRIGONOMETRIC PARALLAXES OF PLANETARY NEBULA NUCLEI NGC 6853, NGC 7293, ABELL 31, AND DeHt 5» The Astronomical Journal 138 (6): 1969–1984.  doi:10.1088/0004-6256/138/6/1969. ISSN 0004-6256. (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]