Henrike I.a Portugalgoa
Itxura
- Artikulu hau Portugalgo erregeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Henrike I.a».
Henrike I.a Portugalgoa Kastoa[1] (Lisboa, 1512ko urtarrilaren 31 – Almeirim, Santarem, 1580ko urtarrilaren 31) 1578tik 1580ra Portugalgo erregea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Portugalgo inkisidore nagusia eta Lisboako kardinala zen. Haren iloba Sebastian Portugalgo erregea hil zenean egin zuten errege. Handikiak eta goi-mailako elizgizonek Portugalgo koroa Espainiako Filipe II.aren esku jar zezaten lortu bazuen ere, ez zen Espainiako erregea erregegai izendatzera ausartu, ongi baitzekien Portugalgo hirietako ordezkariak erabaki horren aurka zeudela. Hil zenean, Filipe II.a Portugalen sartu, Antonio, Cratoko prioreak gidaturiko gudarosteen aurrean nagusitu eta Portugalgo errege izendatu zuen bere burua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henrike I.a Portugalgoa |