Hirugarren Federazioa
Hirugarren Federazioa Tercera Federación | |
---|---|
Antolatzailea | Liga Nacional de Fútbol Profesional |
Konfederazioa | UEFA |
Sorrera | 2021-22 |
Eremua | Espainiar Estatua |
Taldeak | 320 |
Maila | 5 |
Igoera | Bigarren Federaziora |
Jeitsiera | Erregionalera |
Txapelduna | IV multzoa (2024): Vitoria XV multzoa (2024): Subiza XVI multzoa (2024): U.D. Logroñés "B" |
Webgunea | www.lfp.es |
Hirugarren Federazioa (gaztelaniaz: Tercera Federación) txapelketa ez profesionala da, Espainiako futbol liga txapelketaren bosgarren maila. Bigarren Federazioaren eta Erregional Preferentearen arteko maila da, beraz. 2021/2022 izan zuen aurreneko denboraldia. Sorreran, RFEF hirugarren maila (gaztelaniaz: Tercera División RFEF) zuen izena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019-2020 denboraldia 28. jardunaldia jokatu ondoren COVID-19 pandemiaren erruz etenda gelditu zen. Maiatzaren 6an erabaki zen liga ez berrekitea eta sailkapenak une horretan zeuden bezala uztea. Multzo bakoitzeko aurreneko laurek igoera play-offak jokatu zituzten elkarren artean eta bakarra igo zen Bigarren B mailara. Ez zen jaitsierarik izan baina azpiko mailetatik taldeak igo ziren, IV taldean probintzia bakoitzeko bana eta XV multzoan Lehen Autonomikotik hiru[1]. Horren ondorioz talde kopurua handitu egin da 2020-21 denboraldirako eta txapelketak egitura berezia hartu zuen. Bi fasetan jokatu zen. Lehenengo fasean 11 taldetako bi multzo osatu ziren. Bigarren fasean multzo bakoitzeko hiru talde onenek igoera fasea jokatu zuten eta azkenengo bostek jaitsiera fasea.
Bigarren B maila desagertu zen, eta haren tokian bi maila berri sortu ziren: Lehen Federazioa (Espainiako liga sisteman hirugarrena) eta Bigarren Federazioa (Espainiako liga sisteman laugarrena).
Antolaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ordura arteko Hirugarren mailak zituen multzo berak mantendu zituen. Euskal taldeak hiru multzotan zeuden kokatuta:
- IV multzoa: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa
- XV multzoa: Nafarroa
- XVI multzoa: Errioxa (tartean Arabako SD Oyonesa eta Nafarroako CD Vianés)
Multzo bakoitzeko txapelduna Bigarren Federaziora igotzen da, 2. eta 5. postuen artean jokaturikoek igoera play-offak jokatzen dituzte. Azken bostek maila galtzen dute. Horretaz gain aurreneko biak Errege Kopa jokatzeko sailkatzen dira.
Txapeldunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Denboraldia | IV multzoa | XV multzoa | XVI multzoa |
---|---|---|---|
2021-22 | Dep. Alaves B | Atlético Cirbonero | Arnedo |
2022-23 | Barakaldo | Valle de Egüés | Náxara |
2023-24 | Vitoria | Subiza | U.D. Logroñés "B" |
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hirugarren Federazioko IV. multzoa
- Hirugarren Federazioko XV. multzoa
- Hirugarren Federazioko XVI. multzoa
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «La Segunda B y Tercera tendrán ascensos pero no descensos» La Vanguardia 2020-05-06 (Noiz kontsultatua: 2020-09-12).