Iparraldeko Afrika
Itxura
(«Ipar Afrika» orritik birbideratua)
Iparraldeko Afrika Afrikako alderik iparraldekoena da, oro har Mediterraneo eta Sahararen zein Ozeano Atlantiko eta Itsaso Gorriaren artean dagoena. Gaur egun arabiera eta islama dira hurrenez hurren hizkuntza eta erlijio nagusiak. Nazio Batuen Erakundeak egindako estatistiketan honako herrialde hauek osatzen dute Iparraldeko Afrika:
* Mendebaldeko Saharako lurraldea gaur egun ia-ia guztiz Marokok okupatua da. Gainerakoa saharauiek kontrolatzen dute.
Horretaz gain, geografikoki Iparraldeko Afrikan daude hauek ere:
- Afrika iparraldeko espainiar subiranotasuneko lurrak, Marokoren lurrez inguratutako barrendegiak.
- Espainiako Kanariak eta Portugalgo Madeira uharteak Ozeano Atlantikoan.