Jacques Rivière
Jacques Rivière | |||
---|---|---|---|
1919 - 1925 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bordele, 1886ko uztailaren 15a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Bizilekua | rue Froidevaux (en) | ||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
Heriotza | Paris, 1925eko otsailaren 14a (38 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: Sukar tifoidea | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Isabelle Fournier Rivière (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Lycée Lakanal (en) Parisko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | eleberrigilea, argitaratzailea, idazlea, literatura-kritikaria eta musika-kritikaria | ||
Enplegatzailea(k) | La Nouvelle Revue française (en) Collège Stanislas de Paris (en) | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra | ||
Jacques Rivière (Bordele, 1886ko uztailaren 15a - Paris, 1925eko otsailaren 14a) frantses idazle, kritikari eta argitaratzailea izan zen. Frantziako intelektual nagusietako bat izan zen Lehen Mundu Gerra ondorengo urteetan. Nouvelle Revue Française, arte- eta literatura-aldizkaria, sortu zuen 1910ean, beste batzuekin batean. 1912an, bere garaiko idazle batzuei (Gide, Claudel, Jammes) buruzko kritika-lanak argitaratu zituen: Études (bigarren bilduma bat agertu zen 1947an, Nouvelles études). 1914-1918 urteetan preso eduki zuten Alemanian eta L´Allemand (1918, Alemaniarra), egonaldi hartako oroitzapen-liburua, idatzi zuen gerra ondoren. 1919tik hil arte, Nouvelle Revue Française aldizkariaren zuzendari izan zen, eta urte hartan ekin zien argitalpen-lanei. Bi nobela psikologiko idatzi zituen: Aimée (1922) eta Florence, bukatu gabea. Gaztetan utzitako katolizismora itzuli zen 1913an, eta erlijioari buruzko gogoeta-liburu bat idatzi zuen, 1925ean: À la trace de Dieu (1925, Jainkoaren bila).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.