James Rosenquist
James Rosenquist | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Grand Forks, 1933ko azaroaren 29a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | New York, 2017ko martxoaren 31 (83 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza |
Hezkuntza | |
Heziketa | Minnesotako Unibertsitatea Minneapolis College of Art and Design (en) Art Students League of New York (en) Roosevelt High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, argazkilaria, diseinatzailea, eskultorea, grabatzailea eta artista bisuala |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Minneapolis-Saint Paul metropoli-eremua Kansas City New York eta Aripeka (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Coenties Slip (en) |
Mugimendua | Pop Artea Espresionismo abstraktua |
Izengoitia(k) | Rosenquist, James Albert |
Genero artistikoa | arte abstraktua Arte figuratiboa |
jimrosenquist-artist.com |
James Rosenquist (Grand Forks, Ipar Dakota, Ameriketako Estatu Batuak, 1933ko azaroaren 29a - New York, 2017ko martxoaren 31) margolaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1948an, Minneapolisko Arte Eskolan ikasi zuen beka batekin, eta, ondoren, hango unibertsitatean sartu zen, pintura-ikasketak egitera. 1955ean, New Yorka joan zen, eta Art Students Leaguen sartu zen. Han ezagutu zituen Robert Indiana, Jasper Johns eta Robert Raushenberg, artelanak osatzeko berak bezala eguneroko bizitzatik hartutako objektuak eta gaiak erabiltzen zituzten artistak. Harrezkero, zenbait enpresarentzat lan egin du, artista komertzial gisa. Bakarkako lehen erakusketa Green Galleryn egin zuen, New Yorken, 1962an, eta, 1965az gero, Leo Castelli Galleryrentzat lan egin zuen.
1960ko hamarraldiaren inguruan, neurri handiko irudiak egin zituen, bizimodu modernoaren hutsaltasuna agerian uzten duten sinboloak erabili zituen, eta pop art joerako gaiak landu zituen nagusiki (I Love you with my Ford, 1961). 1970eko hamarraldian, obra grafikoak egiten hasi zen, eta munduaren ikuspegi surrealista eskaintzen duten irudi erraldoiak egiten jarraitu zuen. Four New Clear Women lanean, Estatu Batuetako kulturari buruzko bere iritzia azaldu zuen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) James Rosenquisten web-orria
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.