Jodie Foster
Jodie Foster (Los Angeles, 1962ko azaroaren 19a -) Estatu Batuetako aktore, zuzendari eta zinema ekoizlea da, bitan emakumezko aktore onenaren Oscar sariaren irabazlea.
Ibilbide artistikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txikitan hasi zen Jodie Foster iragarkietan eta filmetan agertzen. Kritikarien txaloa jaso zuen lehen aldiz Taxi Driver filmean prostituta nerabearen papera jokatzeagatik: emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar sarirako izendapena jaso zuen lan horregatik. Oscar 1988an irabazi zuen lehen aldiz The Accused filmarengatik, eta berriro 1991n, The Silence of the Lambs filmean Clarice Starling FBIko agente gaztearen paperarengatik.
Bi urte zituelarik agertu zen lehen aldiz telebistako iragarkian, Coppertone beltzarantzeko kremarena, eta lau urterekin, telebistako telesailetan. Denbora pasa ahala, hamahiru urterekin, zinemako bere paperik onena antzeztu zuen, Taxi Driver filmean. Geroztik, bestelako filmetan parte hartu zuen: The Accused (J. Kaplan 1988, haren lehen Oscarra), The Silence of the Lambs (Jonathan Demme 1991, bigarren Oscarra), Shadows and Fogs (Woody Allen, 1991), Sommersby (J. Amiel, 1992), Maverick (Richard Donner, 1994), Nell (M. Apted, 1994), Contact (Robert Zemeckis, 1997), Anna and the King (A. Tennant, 1999) eta Panic Room (David Fincher, 2002), besteak beste.
Soldata izugarria eskaini zioten Clarice Starlingen papera berriro egiteko, baina, Anthony Hopkinsek ez bezala, ez zuen onartu: batzuen ustez, aurreko filmaren maila ez berdintzeak beldurra ematen ziolako, eta beste batzuen ustez, gidoia nahiko latza zelako.
Haren antzezpenak nabariak dira: oro har, zirrarazko emakumeen paperak antzezten ditu. Bestalde, zuzendari gisa ere lan egin du, Little man Tate (1991) lehena izan zen. 1990eko hamarkadako azken urteetan, haren lanak gero eta gutxiago izan ziren. Dena dela, The Beaver, Mel Gibsonekin, eta Roman Polanskiren Carnage azpimarra daitezke.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taula honetan ikus daitezke film bakoitzaren zuzendaria, enpresa ekoizlea eta beste izenburuak (gaztelaniaz, frantsesez):
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]