José de Ciria y Escalante
José de Ciria y Escalante | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | José de Ciria y Escalante |
Jaiotza | 1903 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | 1924ko ekainaren 11 (20/21 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta |
José de Ciria y Escalante (Santander, 1903 – Madril, 1924ko ekainaren 11) Ultraismoaren poeta espainiarra izan zen. Oso gazte hil zen.
Biografía
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familia aberatsekoa, Santanderren egin zituen lehen ikasketak eta, gero, Oviedon, Zuzenbidea egin zuen. Dolores Escalante amarekin bizi zen Madrilgo Palace hotelean. Guillermo de Torrek Ultraismoko poeten artean kokatu zuen, kreazionista gisa; estetika horretan Gerardo Diego santandertarraren eskutik sartu zen, 1919an; horrela ikusi zen Ciriak hamasei urte baino ez zituenean, eman zuen hitzaldi batean. 1920an Reflector aldizkari abangoardistaren lehen zenbakia eta bakarra zuzendu zuen.[1]
Tifusekin gaixotuta, hogeita bat urte zituela hil zen. Bere lagunek hil ondoren argitaratuta zituen poemak bildu zituzten eta liburu batean argitaratu zituzten. Lagun horien artean idazle ezagunak zeuden:Azorín, Ramón Gómez de la Serna, Federico García Lorca eta Juan Ramón Jiménez.[2]
Federico García Lorcak, zeinarekin harreman epistolarra eta adiskidetasuna izan baitzuen, bere sonetorik ospetsuenetako bat eskaini zion, "Memento", eta Gerardo Diegok "A José de Ciria y Escalante" elegia eskaini zion.
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- José de Ciria y Escalante Poemas, Madril, Artes de la Ilustración, 1924; 2.edizio, Cáceres, Norba, 1991. José Luis Bernalen sarrerarekin.
- Obras (Leopoldo Rodríguez Alcalderen edizioa), Santander. Librería Moderna, 1950.
- Quincena ultraísta (Arturo del Villarren edizioa), Madril, Los Libros de Fausto, 1983.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Rodríguez Alcalde, Leopoldo: «Estudio», Obras (1950).
- Villar, Arturo del: «Imagen difusa de José de Ciria en su tiempo», Quincena ultraísta (1983).
- Egile batzuk: «José de Ciria y Escalante», Peña Labra, 18. zk., Santander, 1975-1976ko neguan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Arias Solísek idatzitako biografia.
- (Gaztelaniaz):Biografia Espainiako Historiaren Errege Akademiaren webgunean.