Edukira joan

Jose Luis Akarregi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Akarregi
Akarregi, 1952an, Astelena pilotalekuan
Akarregi, 1952an, Astelena pilotalekuan
Izen osoa: Jose Luis Akarregi Zapirain
Jaiotza data: 1923ko irailaren 11
Jaioterria: Lekeitio ( Bizkaia)
Heriotza data: 2012ko otsailaren 8a (88 urte)
Heriotza herria: Eibar ( Gipuzkoa)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Postua: aurrelaria (arrakasta handieneko aldian) eta atzelaria (hasieran)

Jose Luis Akarregi Zapirain, pilota arloan Akarregi deituraz ezaguna (Lekeitio, Bizkaia, 1923ko irailaren 11 - Eibar, Gipuzkoa, 2012ko otsailaren 8a) esku huskako pilotaria izan zen. Bere ibilbidea atzelari hasi arren, gero aurrelari bilakatu zen, eta posizio horretan lortu zituen emaitzarik onenak. Buruz Buruko Txapelketa Nagusian 1944an debutatu ondoren, 1946, 1950 eta 1951ko finaletara heldu zen, baina ez zuen hiru titulu horietako bat ere irabazi. Txapeldun izan zen, ordea, lau eta erdian, txapelketa hori estreinako aldiz jokatu zenean, 1953an.[1]

17 urterekin debutatu zuen, eta 36 urterekin erretiratu zen, txokora pilota bat bueltatzera joatean lepauztaia hautsi zuelako eta geroztik bere ezker dotorea oneratu ez zitzaiolako. Erretiratu eta gero, material hautatzaile aritu zen, Atano X.arekin batera.[1]

Kirol lorpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lau eta erdiko finalak
Urtea Txapelduna Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
1953 Akarregi Bolinaga 22-21 Markinako pilotalekua
Buruz buruko finalak
Urtea Txapelduna Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
1946 Atano III.a Akarregi 22-16 Astelena
1950 Gallastegi Akarregi 22-15 Astelena
1951 Gallastegi Akarregi 22-14 Bergarako udal pilotalekua

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jose Luis Akarregi Aldatu lotura Wikidatan
  1. a b Igor G. Vico: «Hombre y leyenda», Noticias de Álava, 2015-11-22.