Edukira joan

Ioseba Amunarriz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joseba Amunarriz» orritik birbideratua)
Ioseba Amunarriz

(2018)
Bizitza
JaiotzaHondarribia1978ko irailaren 25a (46 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria
Joseba Amunarriz, Ama Guadalupekoaren txopan.

Ioseba Amunarriz Goikoetxea (Hondarribia, 1978ko irailaren 25a) traineru estropadetako patroi onenetakoa da, Kontxako 5 Bandera,[1] hiru TKE Liga eta bi Espainiako Txapelketa irabazi ditu besteak beste, guztiak Hondarribia Arraun Elkartearekin.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991ean sartu zen Hondarribiako elkartean eta 1993rako jadanik Hondarribiako B traineruaren patroia zen. Ia hamarkada bat eman zuen bertan eta makina bat bandera eskuratu zituen. Bereziki onak izan ziren 1997 urtea, zazpi estropada irabaziz, eta 1999 urtea, Euskal B Ligako txapeldun gelditu baitziren.

2002an patroi titularra zen Aitor Carrillo Oriora joan zen eta Joseba Amunarriz bihurtu zen traineru handiaren patroi. Urte hartan bertan Mikel Orbañanos entrenatzaile oriotarra fitxatu zuen Elkarteak. 2004an Euskadiko Txapelketa irabazi zuen eta Hondarribiaren "urrezko aro" berri bat iritsi zen, 2005eko Kontxako Banderak eta 2006ko Ligak biribildu zutena. Ordutik aurrera maila bikaina mantendu du traineruak eta 2013an berriz lortu du Kontxako Bandera irabaztea eta 2014an TKE Liga berria.

Joseba Amunarriz hiru aldiz aukeratu dute TKE Ligako patroirik onena, 2009, 2012 eta 2017an.[2] 2018 eta 2019an Kontxako Bandera eta Euskadiko Txapelketa berriak irabazi ditu.

Erreferenztiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Iribar, Mikel O.. «Zapore bera du» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-08-21).
  2. «Eusko Label Liga de traineras: Ioseba Amunarriz, CaixaBank Patroi Onena» www.euskolabelliga.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]