Edukira joan

Zarauzko Ikurrina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zarauzko Ikurrina
Sorrera 1976
Herria Zarautz, Gipuzkoa
Antolatzailea Zarauzko Udala
Zarautz Arraun Elkartea
Parte-hartzaileak Gizon: TKE Liga
Emak: Euskotren Liga
Modalitatea lerrokatua
Errekorra Eremu berrian (2016)
Gizonezkoak:
19:23.72 (Santurtzi, 2020)
39:18.23 (Urdaibai, 2016)
Emakumezkoak:
10:39.36 (Orio, 2020)
21:26.56 (San Juan, 2016)
Garaipen gehien Gizonezkoak:
Euskal Herria Orio (11)
Emakumezkoak:
Euskal Herria San Juan (5)
Azken ekitaldia 2024
Irabazlea(k) Gizonezkoak:
Euskal Herria Donostiarra
Emakumezkoak:
Euskal Herria Arraun Lagunak


Zarauzko Ikurrina Zarauzko Udalak eta Zarautz Arraun Elkarteak antolatzen duten estropada garrantzitsua da, abuztuaren 14 eta 15ean jokatzen dena. Gaur egun Kontxako Banderarekin batera bi jardunaldi dituen ekitaldi bakarra, eta bi saioen denborak batuta azkarrena izan den traineruak eskuratzen du ikurrina, nahiz eta jardunaldi bakoitza TKE Ligarako independentea den.

2009an Emakumezkoen Ikurrina hasi zen jokatzen eta Emakumezkoen Traineru Ligako estropada garrantzitsuena ezezik Ligaren amaiera ere izaten da.

40, 50 eta 60 hamarkadetan Zarautzen trainerilla estropada garrantzitsuak antolatu izan ziren. Gipuzkoan ordea traineru estropada gutxi antolatzen zirela eta, Kontxako Banderak eta Gipuzkoako Traineru Txapelketak baino ez zuten jarraipenik, klasikoa bihurtuko zen estropada antolatu zen 1976an. Kantabria, Bizkaia eta Gipuzkoako elkarte onenek hartu izan dute parte eta palmaresak ongi erakusten du urtez urte arraun munduak izan duen bilakaera. Hasierako ekitaldietan esaten zen Santurtziren bandera zela, ia beti berak irabazten baitzuen, orain aldiz Oriorena dela esaten da, askogatik garaipen gehien baititu.

Hasieran egun bakarreko froga izan zen. Lehenengo bi ekitaldietan zortzi traineruk hartu zuten parte, 1978tik aurrera hamabik, hiru txandatan banatuta. 1990an bi egunetako froga bihurtu zen, lehenengo zortziak bigarren jardunaldira sailkatzen zirelarik gero bi egunetako denboren batuketak postuak finkatzen zituela. Bi urtetan ez da Zarauzko Ikurrinik jokatu. 1986an sortu berri zen Euskadiko Arraun Federazioarekin izandako desadostasunengatik eta 1987an Zarautzen Euskadiko Traineru Txapelketa jokatu zelako.

2009an Emakumezkoen Traineru Liga abiatzearekin batera sortu zen Emakumezkoen Zarauzko Ikurrina. Ligaren amaiera izaten da gainera eta bertan ematen zaio bandera Ligaren irabazleari.

Gizonezkoen Ikurrina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Irabazlea Bigarrena Hirugarrena
1976 Astillero Kaiku Michelin (Lasarte)
1977 Michelin (Lasarte) Hernani Orio
1978 Kaiku Santurtzi San Juan
1979 Santurtzi Orio Kaiku
1980 Santurtzi Orio Kaiku
1981 Santurtzi Kaiku Castro
1982 Zumaia Orio Castro
1983 Orio Zumaia Kaiku
1984 Zumaia Orio Mundaka
1985 Santurtzi San Juan Zumaia
1988 San Pedro San Juan Zumaia
1989 San Juan Santurtzi Zumaia
1990 San Juan Ur-Kirolak Santurtzi
1991 San Pedro Orio San Juan
1992 San Pedro Donibaneko Arraunlariak (S. Juan) Orio
1993 Orio Donibaneko Arraunlariak (S. Juan) San Pedro
1994 San Pedro Orio Donibaneko Arraunlariak (S. Juan)
1995 Orio Donibaneko Arraunlariak (S. Juan) San Pedro
1996 San Pedro Orio Koxtape (San Juan)
1997 Koxtape (San Juan) Illunbe (Trintxerpe) San Pedro
1998 Orio San Pedro Illunbe (Trintxerpe)
1999 Orio Astillero Koxtape (San Juan)
2000 Orio Astillero Hondarribia
2001 Orio Koxtape (San Juan) Hondarribia
2002 Orio Urdaibai San Juan
2003 Astillero Orio Castro
2004 Urdaibai Hondarribia Astillero
2005 Castro Hondarribia Astillero
2006 Orio Hondarribia Castro
2007 Urdaibai Orio Hondarribia
2008 Castro Urdaibai Zarautz
2009 Castro Pedreña Orio
2010 Orio Urdaibai Hondarribia
2011 Kaiku Hondarribia Urdaibai
2012 Kaiku Hondarribia San Pedro
2013 Kaiku Urdaibai Hondarribia
2014 Kaiku Orio Urdaibai
2015 Hondarribia Urdaibai Kaiku
2016 Urdaibai Hondarribia Kaiku
2017 Orio Hondarribia Urdaibai
2018¹ Hondarribia Urdaibai Orio
2019 Hondarribia Orio Santurtzi
2020 Hondarribia Santurtzi Zierbena
2021 Hondarribia Santurtzi Donostiarra
2022 Bermeo Urdaibai Hondarribia Donostiarra
2023 Bermeo Urdaibai Zierbena Donostiarra
2024 Donostiarra Bermeo Urdaibai Hondarribia
  • ¹ 2018an Hondarribiak irabazi zuen Bandera, jardunaldi bietan bigarren egin arren.
Elkartea Garaipenak Urteak
Orio 11 1983, 1993, 1995, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2006, 2010, 2017
San Pedro 5 1988, 1991, 1992, 1994, 1996
Kaiku 5 1978, 2011, 2012, 2013, 2014
Hondarribia 5 2015, 2018, 2019, 2020, 2021
Bermeo Urdaibai 5 2004, 2007, 2016, 2022, 2023
Santurtzi 4 1979, 1980, 1981, 1985
San Juan 3 1989, 1990, 1997
Castro 3 2005, 2008, 2009
Zumaia 2 1982, 1984
Astillero 2 1976, 2003
Michelin (Lasarte) 1 1977
Donostiarra 1 2024

Emakumezkoen Ikurrina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumezkoen Traineru Ligaren bukaera izaten da eta gizonezkoetan bezala bi jardunaldiek Ligarako independenteki puntuatzen duten arren, denboren baturak erabakitzen du Ikurrinaren irabazlea. 2010an bigarren egin zuen Gipuzkoa deskalifikatua izan zen arauturikoa baino ez-propio gehiago eramateagatik eta Kantabriak erretiratu beharra izan zuen. 2011ean Ligaren finala jokatu zen sailkaturiko lau kluben artean.

Urtea Irabazlea Bigarrena Hirugarrena Laugarrena
2009 Gipuzkoa Galizia Bizkaia Katalunia
2010 Galizia Bizkaia Kantabria (erret) Gipuzkoa (deskalif)
2011 Getaria-Tolosa Rías Baixas Zumaia San Juan
2012 Zumaia Rías Baixas Getaria-Tolosa San Juan
2013 Zumaia Hibaika San Juan Orio
2014 San Juan Hibaika Zumaia Samertolameu
2015 San Juan Zumaia Orio Hibaika
2016 San Juan Hibaika Orio Cabo da Cruz
2017 San Juan Hibaika Orio Arraun Lagunak
2018 San Juan Orio Arraun Lagunak Hondarribia
2019 Orio Arraun Lagunak Donostiarra Hondarribia
2020 Orio Donostiarra Arraun Lagunak Hondarribia
2021 Orio Arraun Lagunak Hondarribia Donostiarra
2022 Orio Arraun Lagunak Donostiarra Tolosaldea
2023 Arraun Lagunak Donostiarra Orio Tolosaldea
2023 Arraun Lagunak Donostiarra Orio Tolosaldea
2024 Arraun Lagunak Tolosaldea Donostiarra Orio
Taldea Garaipenak Urteak
San Juan 5 2014, 2015, 2016, 2017, 2018
Orio 4 2019, 2020, 2021, 2022
Zumaia 2 2012, 2013
Arraun Lagunak 2 2023, 2024
Getaria-Tolosa 1 2011

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]