Ur-Kirolak
Ur Kirolak Itsas Kirol Elkartea | |
---|---|
Ezizena | Ur-Ki |
Sorrera | 1922 |
Herria | Donostia, Gipuzkoa |
Lehendakaria | Jose Mari De Diego |
Patroia(k) | Oskar Rodriguez (90. hamarkadan) |
Kolorea(k) | berdea eta gorria[1] |
Trainerua | Koruko Ama |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Euskadiko Txapelketa |
Webgunea | www.urkirolak.com |
Sociedad Naútica Deportiva Ur-Kirolak (euskaraz Ur Kirolak Itsas Kirol Elkartea) Donostiako arraun talde bat da, 1922an sortua.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1922ko urriaren 13an sortu zen Ur-Kirolak. Hasieran iola batean hasi ziren, eta luzaro aulki mugikorrari ekin zion, urte askotan Espainiako txapelketa ugarik lortuta. Esan daiteke aitzindaria izan zela Ur-Kirolak aulki mugikorreko arraunean inguru honetan, eta luzaro erreferente nagusia izan zen.
Tostako arraunketan, mota guztietako kategorietan hartu izan du parte: bateletan, trainerilletan eta traineruetan.
1982an uretaratu zuten trainerua, eta lehen aldiz parte hartu zuten Kontxako Banderan, nahiz eta 1955eko Donostiako traineruak Ur-Kirolakeko arraunlariak izan zituen. Emaitzarik onena 1983an lortu zuen, bigarren izan baitzen Orioren atzetik, edizio polemiko batean.
2007an Donostiarra traineru bateratua ateratzeko hitzarmena sinatu zuen, arraun-klub berriaren partaide izanez.
2009an, Ur-Kirolakek emakumeen trainerua eratu zen, eta lehen aldiz parte hartu zuten Emakumezkoen Kontxako Banderan, lehen jardunaldian (kanporaketan).
Tostako arraunketako palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Txapelduna (0)
- Bigarrena (1): 1983.
- Hirugarrena (1): 1989.
- Donostiarren arteko sailkapen estropada (8): 1983, 1985, 1986, 1993, 1995, 1996, 2003 eta 2004.
- Beste sailkapenak¹ (6): 1982, 1984, 1988, 1989, 1990 eta 1994.
¹ Donostiarra izateagatik automatikoki sailkatuez aparte, sailkapen estropadetan sailkatuak
Ligak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskal Liga (0): seigarrena 1994ean.
- Euskal B Liga (0): hirugarrena 2000an.
- Federazio Liga (1): 2003[2]
- Gipuzkoako Traineru Liga (1): 2003.
- Bigarrena 2003an.
Gainontzeko estropadak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Handiak | Zarauzko Ikurrina (0): bigarrena 1990ean. |
Etxekoak | Ur-Kirolak Bandera (1): 2006. |
Gipuzkoan | Pasai Donibaneko Saria (1): 1983. Karmen Eguneko Bandera (1): 1992. Trintxerpeko Bandera (2): 1993, 2002. Orioko Federazio Ligako Bandera (1): 2003. |
Bizkaian | Ondarroako Bandera (1): 1989. Lekeitioko San Antolin Bandera (1): 1992. Getxoko Bandera (1): 2003. Plentziako Bandera (1): 2003. Santurtziko Bandera (1): 2003. Lutxanako Bandera: 2006. |
Lapurdin | Miarritzeko Bandera (1): 1993. |
Kantabrian | Santanderko Bandera (2): 1989, 2003. Marina de Cudeyoko Bandera (1): 2001. Pontejosko Bandera (2): 2001, 2002. |
Galizian | Vigoko Bandera (1): 1993. |
Aulki mugikorreko palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ur-Kirolakek domina eta txapelketa ugari irabazi ditu bere historia luzean zehar. Adibidez, 700 dominatik gora lortu ditu aulki mugikorreko Espainiako txapelketan.[3]
Azpimarratzekoa da 1959an lorturiko balentria: urte horretan senior mailako lau kategoria nagusietan Espainiako txapelketa lortu zen: 8+, 4+, 2+ eta 1x modalitateetan[4]. Ez da ahaztu behar, bestalde, Ur-Kirolakeko 8+ ontzia aritu zela 1960ko Erromako Joko Olinpikoetan Espainiako selekzio gisa. Azkenik, azpimarratzekoa da arraunketa olinpikoan hain garrantzitsua izan zen Felix Erdozia ere klub honetatik sortua izan zela.
Garaipen nagusiak:
- Espainiako zortziko (8+) txapelketa (15): 1949, 1954, 1955, 1956, 1957, 1959[5], 1960[6], 1961[7], 1962, 1963, 1964, 1965[8], 1966, 1967, 1992
- Espainiako lauko (4+) txapelketa (9): 1948, 1950, 1956, 1957, 1959, 1963, 1965, 1966, 1975 (B)
- Orioko Nazioarteko Estropadak (1): 2024 (8+ emakumezkoak)
Antolaturiko estropadak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]90. hamarkadan Urumea ibaian eta Miko babeslearen izenean Urumeako Bandera antolatu izan zuen. Estropada bitxia zen, izan ere aurretik sprint estropada joatzen baitzen parte hartzaileen artean.
Elkarteko presidenteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ [1] Klubaren koloreei buruzko anekdota, Francoren garaikoa.
- ↑ KAE Ligaren baliokidea. Play-offean, ordea, ez zuen TKE Ligara igotzerik lortu.
- ↑ Espainiako txapeldun izan diren Ur-Kirolakeko arraunlarien zerrenda
- ↑ «1959. Los supercampeones del Ur Kirolak» Diario Vasco 2009-07-01.
- ↑ 1959ko txapelketako irudiak NO-DOko dokumental batean (lauko eta zortziko txapeldunak 6:45 minututik aurrera)
- ↑ 1960ko txapelketako irudiak NO-DOko dokumental batean (zortziko txapeldunak 7:50 minututik aurrera)
- ↑ 1961eko txapelketako irudiak NO-DOko dokumental batean (zortziko txapelduna 5:13 minututik aurrera)
- ↑ 1965eko txapelketako irudiak NO-DOko dokumental batean (skiff 5:29 minututik aurrera, zortziko txapelduna 6:12tik aurrera)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Webgune ofiziala
- (Gaztelaniaz) "Gora Arraunak" dokumentala, Euskadiko arraunketa olinpikoari buruzko kapitulua: Ur-Kirolaki dagokion zatia 4:00 minutuan hasten da
- (Gaztelaniaz) "Gora Arraunak" dokumentala Donostiako arraunaren historiari buruzko kapitulua, 1:30 minutuan hasten da
- Tornozulotik (Donostiarrak arraunean) Donostiako arraunketari buruzko bloga