Edukira joan

Maialen Arrazola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maialen Arrazola
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaialen Arrazola Santesteban
JaiotzaDonostia1985eko otsailaren 1a (39 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria
Pisua70 kilogramo
Altuera169 zentimetro
San Juango Batelerak 2016ko Kontxako Banderarekin.

Maialen Arrazola Santesteban (Donostia, 1985eko otsailaren 1a) gipuzkoar arraunlari eta entrenatzailea da.[1]

Donostiako Arraun Lagunak taldean hasi zen arraunean,[2] eta gero Hondarribian, San Juanen eta Donostiarran aritu da.

Aulki mugikorrean ibili izan zen hasieran, eta Europako eta Munduko txapelketetan ere parte hartu zuen. Gerora, entrenatzaile lanetan ere aritu zen San Juango traineruan. 2017ko denboraldia amaitzean utzi zuen arraunlari jarduera.[3] Bi urte geroago, berriz, 2020 denboraldirako, berriro ere arraunera itzuli zen, Donostiarrako entrenatzaile eta arraunlari modura.[4]

Taldea Urteak
Arraun Lagunak 2000-2005
Hondarribia 2006-2012
San Juan 2013-2017
Donostiarra 2019-2020

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.