Edukira joan

Jude Bellingham

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jude Bellingham

(2024)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJude Victor William Bellingham
JaiotzaStourbridge2003ko ekainaren 29a (21 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaIngeles britainiarra
Familia
AitaMark Bellingham
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaLoughborough College (en) Itzuli
HizkuntzakIngeles britainiarra
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
England national under-16 association football team2018 / 2019114
Birmingham City Football Club2019 / 2020414
England national under-17 association football team2019 / 201932
Ingalaterrako futbol selekzio nazionala2020 / baliorik ez
Borussia Dortmund2020 / 20239212
England national under-21 association football team2020 / 202041
Real Madril2023 / baliorik ez
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Altuera186 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm12247181 Facebook: JudeBellingham6 Twitter: BellinghamJude Instagram: judebellingham FIFA: 400136607 UEFA: 250128377 Edit the value on Wikidata

Jude Victor William Bellingham (Stourbridge, Inglaterra, Erresuma Batua, 2003ko ekainaren 29a), Bellingham izenez ezaguna, Britaniar futbolari bat da eta erdilari gisa jokatzen du Borussia Dortmunden, Bundesligan, Alemaniako futbol ligako lehen mailan

Birmingham city

8 urtekin Birminghaneko beheko kategorietara sartu zen eta 16 urtegaz bere ametsa lortu zuen, Birminghamekin Championshipean debuta egin baitzuen Portsmouthen kontra. 3-0 galdu zuten partidu hori baina egun harta Bellingham partidu ofizial bat jokatu zuen klubeko jokalari gazteena bihurtu zen. 25 egun pasatuta, bere lehenengo gola sartu zuen Stoke Cityren kontra. 2020ko urriko transferentzia epean, Premier Leagueko klub handiek interes handia erakutsi zuen Bellinghamengan erakartzeko, baina hark Birminghamekin denboraldia amaitu nahi izan zuen. Denboraldia amaitzean, Borussia Dortmundek 25 milloi ordaindu zituen, transferentzia oso arriskutsua 16 urteko mutil baten kasuan.

Borussia Dortmund

Borussia Dortmundekin irailaren 14an debuta egin zuen M.S.V. Duisburgen kontra jokatu zuen Alemaniako kopan eta gola sartu zuen bere debutean, horrela gol bat sartu zuen klubeko jokalari gazteena bihurtu zen. Bellinghamek ez zuen beheko kategoriatik pasatu behar izan lehenengo taldean aritzeko, Edin Terciaren eskeman sartu zen 17 urterekin. Borussia Dortmundeko taktiketara bikain moldatu zen, hasieran Axel Witselen ildo berean jokatzen zuen, baita Mahmoud Dahoud eta Julian Brandtekin batera ere, baina pixkanaka-pixkanaka eremu arreratuagoan erosotasuna topatu zuen, eta erdi puntako gisa edo hegaleko gisa jokatzen zuen, Birminghamen bezala.

Urriaren 20an, Champions Leagueko debuta egin zuen S. S Lazioren kontra eta egun horretan Champions Leagueko partidu bat kokatu zuen historiako jokalaririk gazteena bihurtu zen, Phil Fodenen errekorra hobetuz. Denboraldi horretan, bere lehenengo gola sartu zuen Bundesligan, apirilaren 10ean VfB Stuttgarten kontra, eta bere lehenengo Champions Leagueko gola sartu zuen Manchester Cityren kontra, nahiz eta Champions Leguetik kanporatuak geratu ziren. Hurrengo denboraldian, eta lehia berean, taldeen faseko lehen partidan beste gol bat lortu zuen, zazpi egunetan Kylian Mbappé gainditzea lortu zuen, txapelketaren historian bi partida jarraian gola sartu zuen jokalaririk gazteena zelarik. 2021eko azaroan bigarrena izan zen Golden Boy Award sarian eta Kopa Trophyn, zeinak Europako eta munduko 21 urtez azpiko futbolari onenaren sariak diren.

Selekzio nazionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko irailaren 4an, 21 urtez azpiko taldean jokatu zuen jokalaririk gazteena bihurtu zen. Kosovoren aurkako kategoriako Europako sailkatze partidan egin zuen eta, horrez gain, 0-6 markagailuko azken gola lortu zuen. Azaroaren 12an absolutagaz debuta egin zuen Irlandaren kontra, 3-0 irabazi zuten partida. 2021eko ekainaren 1ean, Gareth Southgate entrenatzaileak deitu zuen 2020ko Eurokopan parte hartzera. Txapelketa hartan ekainaren 13an egin zuen debuta, Kroaziaren aurka, eta horrela azken fase batean jokatu zuen ingeles gazteena eta Eurokopan aritutako futbolaririk gazteena bihurtu zen. Azken errekor honek sei egun iraun zuen, Kacper Kozłowskik gainditu baitzuen.

kluba liga denboraldia Liga kopa nazionalak kopa internazionalak totala
Part. golak Part. golak Part. golak Part. golak
Birmingham City F. C. Inglaterra 2.ª 2019-20 41 4 3 0 44 4
Totala klubean 41 4 3 0 0 0 44 4
Borussia Dortmund 1.ª 2020-21 29 1 7 2 10 1 46 4
2021-22 32 3 4 0 8 3 44 6
totala klubean 61 4 11 2 18 4 90 10
totala bere lasterketan 102 8 14 2 18 4 134 14
FA Cup, EFL cup eta Alemaniako kopari buruzko datuak.

Garaipen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Titulu kluba Herrialdea urtea
Alemaniako kopa Borussia Dortmund Alemania 2021

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]