Kabiezesko geltokia
Kabiezes | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Antonio Alzaga hiribidea, 68; 48980 | |||||||
Udalerria | Santurtzi, Bizkaia | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Gunea | 2. gunea | |||||||
Irekiera | 2014ko ekainaren 28a | |||||||
Bidaiariak | 922.081 (2016)[1] | |||||||
Irisgarria | ||||||||
Zerbitzuak | ||||||||
Aldageltokia | ||||||||
Nasak | 2 | |||||||
Trenbideak | 2 | |||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea Bizkaiko Garraio Partzuergoa | |||||||
Eragilea | Metro Bilbao | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
Metroa | L2Basauri - Kabiezes | |||||||
Bizkaibus | A2315 Santurtzi - Portugalete - EHU A3129 Lutxana - Gurutzeta - Santurtzi A3135 Sestao - Kabiezes A3151 Bilbo - Santurtzi - Portugalete (A-8) A3323 Portugalete - Galdames A3334 Santurtzi - Balmaseda A3335 Muskiz - Sestao | |||||||
Bestelakoak | Taxi |
Kabiezes Bilboko metroaren 2. lineari dagokion lurpeko geltokia da, Santurtzi udalerriko Kabiezes auzoan kokatuta dagoena, Antonio Alzagako biribilgunearen behean hain zuzen ere. 2014ko ekainaren 28an inauguratu zen,[2] Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunean dago, eta 2. linearen geltoki-buru da.
Sarbideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geltokiak eskailera mekaniko bidezko bi sarbide eta igogailu bidezko beste sarbide bat ditu.
- Antonio Alzaga hiribidea, 64 (Antonio Alzaga irteera)
- Lauaxeta kalea, 3 (Lauaxeta irteera)
- Antonio Alzaga hiribidea, 68 (Antonio Alzaga irteera)
Gaueko sarbideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Antonio Alzaga hiribidea, 64 (Antonio Alzaga irteera)
- Antonio Alzaga hiribidea, 68 (Antonio Alzaga irteera)
Geltokia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Norman Fosterrek diseinatutako haitzulo motatakoa da. Bolumen handi bakar batean zulatzen den ganga itxurako galeria da, 100 metro inguru luzerakoa, eta hari zintzilikatuta bi mezzanina izeneko plataforma banatzaile daude. Mezzanina bakoitza alboko bi nasekin elkarlotzen da eskailera monumentalen eta igogailuen bidez, eta kaleko sarbideen igogailu eta eskailerekin korridore zabalen bidez. Mantenu elementuak, hala nola aireztapena, kableak, ur-hodiak eta abar nasen azpian kokatzen dira.
Geltoki hauetako arkitekturan hiru material nagusi erabili dira: hormigoia, altzairu herdoilgaitza eta beira. Azalak hormigoi ikusizkoak dira, 240 x 120 zentimetroko modulo plaka aurrefabrikatuak erabilita eta hormigoi bonbeatuzko estalduraren enkofratu galduak direnak. Mezzanina elementuen egitura altzairu herdoilgaitzezkoa da, haitzulo pisutsuaren irudia arinduz. Sarbide korridoreak hormigoizko kanoi eliptikoak dira, espazio zabalak lortuz. Kalean, Antonio Alzaga sarbidearen kanoia altzairu eta beirazko elementu bilakatzen da, fosterito izenpetutako bidaiaria jasotzeko sarrera gardena, alegia.[3] Aldiz, Lauaxeta sarbidearen kanoia agerian utzi eta ez da fosterito motatako sarrerarik erabili, sarbidea maldan dagoelako.
Geltokia igogailu, txarteldegi, balioztatze makina eta 2017tik desfibrilagailuz ere hornituta dago.[4]
Uholdea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011ko azaroan, geltokia eraikitze-lanetan zegoela, euri-urek Santurtzi eta Kabiezesko geltokiak lotzen dituen tunela puskatu eta ura sartu ondoren Santurtziko geltokiak ur gainezka egin zuen. Arazoak eraginda, Kabiezesko geltokiaren lanak bukatzeko epea luzatu zen, eta egun batzuetan Portugalete eta Santurtziko geltokien arteko tartea zerbitzurik gabe gelditu zen, Metroaren ordez autobus zerbitzu bereziak jarri behar izan zirelarik.[5]
Disuasio-aparkalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizkaiko Garraio Partzuergoak metro sareko bosgarren disuasio-aparkalekua eraikiko du geltokiaren ondoan.[6] Hala, autoa utzi eta garraio publikoa erabiliz, hobaridun tarifa eskaitzen zaio bezeroari, hurrengo baldintzapenen barruan: bezeroak Creditrans sistemako garraio publikoren bat erabili behar du, autoa Bilboko metroko zerbitzu ordutegiaren barruan besterik ez da aparkatuta egongo, eta autoak ezin izango du 24 ordu baino gehiago aparkatuta egon.
Loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geltokiaren kanpoaldean Bizkaibus zerbitzua hornitzen duten bi autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «2016ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena» (Noiz kontsultatua: 2017-08-04).
- ↑ Metro Bilbao. «Kabiezes geltokiaren inaugurazioa • Maiztasun berriak» (Noiz kontsultatua: 2014-06-28).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Bisitatzeko geltokiak | Metro Bilbao» www.metrobilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Metro Bilbao cuenta con desfibriladores en las 41 estaciones de la red. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-06-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gara. «En 60 horas descargó en puntos de Gipuzkoa lo que llueve en una semana» (Noiz kontsultatua: 2014-06-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Deia. «Kabiezes albergará el quinto parking disuasorio del metro» (Noiz kontsultatua: 2014-06-17).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |