Kajaaniko gaztelua
Kajaaniko gaztelua | |
---|---|
Kajaani river historical surroundings | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Finlandia |
Regional State Administrative Agency | Northern Finland Regional State Administrative Agency |
Finlandiako eskualdeak | Kainuu |
Herri | Kajaani |
Koordenatuak | 64°13′45″N 27°43′58″E / 64.229143°N 27.732859°E |
Historia eta erabilera | |
Siege of Kajaani Castle | |
Ondarea | |
Kajaaniko gaztelua (finlandieraz: 'Kajaanin linna') Kajaani ibaiaren Ämmäkoski uhartean eraiki zen, Kajaani erdialdean, Finlandian, 1604 urtean, XVII. mendean. Gaur egun, gazteluaren erorkinak baino ez dira geratzen.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gazteluak administrazio-zentro, espetxe eta laguntza militarrerako gune gisa funtzionatzen zuen. Gazteluko presorik ospetsuena Johannes Messenius historialaria izan zen, 1616tik 1635era gazteluak eskaintzen zituen baldintza txarretan bizi behar izan zuena. Iparraldeko Gerra Handian, indar errusiarrek gaztelua setiatu zuten zenbait hilabetez, azkenean, elikagai, egur eta munizio faltagatik, okupatzaileak errenditzera behartu zituzten arte. Handik gutxira, errusiarrek gaztelua leherrarazi zuten eta bertako biztanleak Errusiara eraman zituzten espetxeratuak.