Edukira joan

Kanbo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kanbo
 Lapurdi, Euskal Herria


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Lapurdi
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaBaigura eta Mondarrain
Izen ofiziala  Cambo-les-Bains
AuzapezaChristian Deveze ( DVC)
Posta kodea64250
INSEE kodea64160
Herritarrakanboar
Geografia
Azalera22,49 km²
Garaiera0-400 metro
Distantzia- km (Baionatik)
Demografia
Biztanleria6.609 (2018:  46)
alt_left 3.535 (%53) (%45,2) 3.016 alt_right
Dentsitatea296,67 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 17,35
Ugalkortasuna[1]‰ 52,55
Ekonomia
Jarduera[1]% 73,33 (2011)
Desberdintasuna[1]% 4,63 (2011)
Langabezia[1]% 6,27 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 22,12 (2010)
Erabilera% 2,98 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera1790. urtea
Webguneahttp://www.cambo-les-bains.net/

Kanbo Lapurdi barnealdeko udalerria da, Ezpeletako Kantonamenduan, eta Errobi ibaiak zeharkatua. Auzo nagusiak Eliza, Behereko Kanbo, Olhassoure, Termak eta Basaburu dira. Bertako euskara nafar-lapurtera da.

Dituen iturburuak ezagunak dira, bertan bainuetxe edo termak baitaude. Badira hamabi bainuetxe, 1.300 ohe eta zortzi hotel guztira. Beraz, zerbitzuen alorrean oinarritzen da ekonomia jarduera nagusia.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxeak eta auzoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Behereko Kanbo
  • Basaburu
  • Garaiko Kanbo

Olha-ko bizilekuan eginiko aurkikuntzek erakusten dutenez, historiaurreko garaietan baziren biztanleak Kanbon. Bertako urek dituzten berezitasunak ezagunak dira erromatarren garaitik. 1199ko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Kanboko herria Sansa izenez (Azantzako jauretxetik ziurrenik). 1244an Tibalt I.a Nafarroako erregearen armadak oinetxe ugari suntsitu zituen herrian.

XVII. mendean Kanbo Beherea auzoan agoten kolonia bat bazen. Kanboraino artekoa zen aspaldidanik Errobi ibaiko ontzitarako tartea eta XIX. mendearen erdialdera arte erabili zen ibai-portua. XVII. mendeaz geroztik ospe handia izan dute Kanboko bainuetxeek eta errege-erreginak eta pertsona garrantzitsuak hurbildu ziren bertara XIX. eta XX. mendeetan. Kanbo 1940ko Frantzia okupatuaren eta Vichyko Frantziaren arteko banaketa lerroan kokatu zen.

XIX. mendean zehar 1.200 biztanle inguruko kopuruetan mantendu zen, goranzko joerarekin, eta mende bukaerarako 2.000 biztanle zituen. 1920ko eta 1930eko hamarkadetan aurrera hazkunde esanguratsua izan zuen, eta 3.500 biztanleren bueltan geratu zen XX. mendearen bigarren erdian. XXI. mendearen lehen hamarkadan, berriz, hazkunde handia izan zuen Kanbok eta 6.000 biztanleen langa gainditu zuen.

Kanboko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE
Alkatea Agintaldia Alderdia
Vincent Bru 1995-2001 UDF
Vincent Bru 2001-2008 UDF
Vincent Bru 2008-2014 DVD
Kanboko Maielen Echavarria[2] (Ahotsak[3] proiekturako)

Gaur egun ikastola ("Errobi") eta bertso-eskola bana ditu herriak. Berezko euskalkia lapurtera da, eta Sara-Ainhoa inguruko hizkera[4] mintzatzen da Kanbon[5].



Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanboar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Echavarria, Maielen - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
  3. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
  4. «Sara-Ainhoa ingurukoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  5. «Kanbo - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi