Kanforrondo
Itxura
Kanforrondo | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Laurales |
Familia | Lauraceae |
Generoa | Cinnamomum |
Espeziea | Cinnamomum camphora |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | camphorwood (en) |
Basionimoa | Laurus camphora |
Kanforrondoa (Cinnamomum camphora) ereinotzaren eta kanelondoaren familiako zuhaitz tente igokaria da, 12 m inguru luze egiten dena. Adakera zabal biribila izaten du, 12 m inguru, eta hostoak arrautza itxurakoak, berde distiratsuak eta azpi gorrixkak. Puskatzean kanfor usain bizia darie. Lore txiki zuriak izaten ditu, ereinotzak dituenen oso antzekoak eta fruitua ezkur txiki baten itxurakoa. Jatorriz Japonia eta Txinakoa da. Adarrak eta sustraiak kanforra egiteko erabiltzen dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-4-30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.