Klavdia Nikolaieva
Klavdia Nikolaieva | |||||
---|---|---|---|---|---|
1938ko urtarrilaren 17a - ezezaguna
1938ko urtarrilaren 12a - 1944ko abenduaren 28a Hautetsia: 1st legislature of the Supreme Soviet of the Soviet Union (en) | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | San Petersburgo, 1893ko ekainaren 13a | ||||
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna | ||||
Heriotza | Mosku, 1944ko abenduaren 28a (51 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Kremlingo harresiko nekropolia | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | errusiera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, editore-laguntzailea eta iraultzailea | ||||
Parte-hartzailea
| |||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentrala Sobietar Batasuneko Batzorde Betearazle Zentrala | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista | ||||
Klavdia Ivanovna Nikolaieva[1] (errusieraz: Клавдия Ивановна Николаева; San Petersburgo, 1893ko ekainaren 13a - Mosku, 1944ko abenduaren 28a) errusiar boltxebikea izan zen, langile familia batetako alaba, sindikalismoan nabarmendu zena[2].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen aldiz 1908an atxilotu zuten, 15 urte zituela, eta 1909an Alderdi Boltxebikeko kide egin zen. 1905eko iraultzan parte-hartze aktiboa izan zuen, eta 1917eko Otsaileko iraultza arte bete bi aldiz atxilotu zuten. 1917an Rabotnitsa (“Emakume Langilea”) egunkariaren zuzendari izan zen. Egunkari honek garrantzia handia izan zuen boltxebismoa eta genero-askapena uztartzean, baina baita ere genero-auziez haratago: 1917ko uztailean Behin-Behineko Gobernuak Alderdi Boltxebikea jazarri zuenean, eta honen egunkari eta publikazioak (Pravda barne) debekatu zituenean, Rabotnitsa izan zen boltxebikeen argitalpen jarrai bakarra (Leninen “Hiru krisi” artikulua egunkari honetan atera zen)[2].
Urriko Iraultzaren ostean, Rabotnitsaren zuzendari izan zen 1924 urtea arte, urte horretan Alderdi Boltxebikearen Komite Zentraleko kide aukeratu baitzuten. 1924-25 artean Alderdi Boltxebikearen Antolakuntzarako Departamenduko kide izan zen, eta 1924 eta 1926 artean Alderdi Boltxebikearen Sindikatuekiko Harremanen Bulegoaren buru izan zen. 1930 eta 1933 artean kargu garrantzitsuago bat izan zuen: Alderdiaren masa-agitaziorako buru izan zen, eta 1936tik aurrera Sobietar Batasuneko Sindikatuen Batasuneko Idazkari. 1933an, Leninen Ordena eman zioten. 1937an, Sobiet Goreneko ordezkari aukeratu zuten, eta 1938an, Sobiet Gorenaren Presidiumen kide. 1944an hil zen[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 156. arauaː Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema (errusiera, bielorrusiera, ukrainera eta bulgariera). .
- ↑ a b c Nikolaieva, Klavdija, K17, 2017-08-01. CC0 Domeinu Publikoa
- 1893ko jaiotzak
- 1944ko heriotzak
- Sanpetersburgotarrak
- Errusiako Iraultzako biografiak
- Errusiako politikariak
- Errusiako feministak
- Errusiako komunistak
- Sobietar Batasuneko politikariak
- Emakume politikariak
- Moskun hildakoak
- Leninen Ordenarekin sarituak
- Boltxebike Zaharrak
- Errusiako Langileen Alderdi Sozialdemokratako kideak
- Errusiako marxistak