Kondor Legioa
Kondor Legioa | |
---|---|
Mota | Unitate militar |
Sorrera | 1936 |
Deuseztatzea | 1939ko martxoa |
Herrialdea | Hirugarren Reicha |
Unitate nagusia | Luftwaffe (en) eta Aviación Nacional (en) |
Gerrak eta guduak | |
Espainiako Gerra Zibila |
Kondor Legioa (alemanez: Legion Condor) Alemania naziko aire armadako gudariz osatutako unitate bat izan zen, Espainiako Gerra Zibilean Francoren alde borrokatzeko bidalia. Adolf Hitlerrek, Luftwaffeko buru zen Hermann Göringek proposatuta, eta Alemaniako aire indarra gerra erreal batean probatzeko asmoarekin, Francori aire laguntza eskaini zion sekretupean.
Kondor Legioak laguntza hori era askotan eman zuen: tropen eta hornigaien garraioa, ehiza-hegazkinen eta bonbaketarien bidezko erasoak (adibidez, Gernikako bonbardaketa), Errepublikaren aldeko indarren antolamendua matxinatuei jakinarazteko miatze-hegaldiak...
Alemaniari parte hartze horrek bere aparatuen kalitatea hobetzea eta akatsak zuzentzea ahalbidetu zion, Hitler prestatzen ari zen gerrarako (Bigarren Mundu Gerra).
Hugo Sperrle izan zen Kondor Legioko komandeetako bat.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Frankismoa
- Luftwaffe
- Espainiako Gerra Zibila
- Errepublikaren aurka altxatutako unitateak
- Alemania Naziaren unitate eta formazio militarrak Espainiako Gerra Zibilean
- Alemaniak parte hartutako aireko operazioak eta guduak
- Espedizio indarrak eta formazioak
- Espainiako Gerra Zibileko Alemaniako pertsonal militarra
- Alemania-Espainia harremanak